Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean

Nagore Zinkunegi EHUko ikertzaileak Master Bukaerako Lan Onenaren Hestia saria irabazi du

EUROPA PRESS - 2018(e)ko apirilaren 10a, asteartea - 13:29etan eguneratua

Varios estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco.

UPV/EHU. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Varios estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco.

Master Bukaerako Lan Onenaren 2018ko Hestia saria eskuratu du Nagore Zinkunegik, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaileak, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean.

BILBO. Ikerlana Fátima Ruiz Litago eta Maider Kortajarena Rubio irakasleek izan dira lana zuzentzearen arduradunak. Gainera, zahar egoitzetan dauden adinekoen artean ariketak gorputz funtzionalean zein muskulu masan eta parametro bihotz-metabolikoetan dituen ondorioak aztertu ditu.  

Ikerlan hori 2016/2017 ikasturtean defendatu zuen Zinkunegik, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea Masterra amaitzean. Zorroaga Fundazioko adinekoen egoitzan egin zuen ikerketa, Donostian.

Eva Luque Hestia Fundazioaren zuzendariak, Xavier Corbella Hestia Katedraren zuzendariak eta Eduardo Ferreiro Hestia Fundazioaren presidenteak eman diote saria.

Ikerlana egiteko, 38 pertsonak parte hartu zuten 12 astez indar eta orekako gorputz ariketen programa batean (hiru saio asteko). 

Parte hartu zutenak bi taldetan banatu ziren: ikerketakoa eta kontrolekoa. Gorputz ariketak gorputz funtzionalean, muskulu masan eta bihotz metaboliko parametroetan duen eragina aztertzea izan da ikertzailearen helburua.

"Gorputz ariketen interbentzio baten ondorioak zahar egoitzetan dauden adinekoen baitan: gorputz funtzioa, muskulu masa eta parametro bihotz-metabolikoak" Master Bukaerako Lanean, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak ondorioztatu du ikertaldeko pertsonek hobetu egin dituztela goiko gorputz adarren indarra, muskulu basoa eta gerri zein aldaka parametroak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120