Eusko Jaurlaritzak 5,3 milioi euro bideratuko ditu aurten ekintza humanitarioetara

EUROPA PRESS - 2018(e)ko apirilaren 10a, asteartea - 12:29etan eguneratua

Camiones con ayuda humanitaria tratan de llegar a Malaya

Ekintza humanitarioetara zuzendutako laguntzen deialdia onartu da (AFP)

Galería Noticia

Camiones con ayuda humanitaria tratan de llegar a Malaya

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak ekintza humanitarioetara zuzendutako laguntzen deialdia onartu du astearte honetan. Laguntzak garapenerako lankidetzaren kargura 5,3 milioi euro bideratuko ditu, Lakuako Gobernuaren iturriek jakinarazi dutenez.

GASTEIZ. Elankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko ditu laguntzak.

Hondamendi bateko edo hori gertatu eta berehala egindako jarduera humanitarioak laguntzea da helburua, horrelako hondamendiek eragindako pertsonen bizitza salbatzeko eta sufrimendua arintzeko, bai eta era horretako egoeretan daudenen duintasuna eta eskubideak babesteko ere.

Zehazki, onartutako laguntzak bi jarduera lerrotara bideratuko dira. Alde batetik, krisiek eta hondamendiek eragindako pertsonei oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak ematea xede duten larrialdi proiektuaak lagunduko dira. Laguntza horiek premiazko erreskate jarduerak zein aterpea, edateko ura, elikagaiak eta osasun arreta ematea hartzen dute barne (txertaketa kanpainak eta osasungarritasun eta garbitasun neurriak barne). Finantzaketa lerro iraunkorra da eta, ondorioz, urte osoan dago zabalik. 2,4 milioi euroko aurrekontua du.

Beste alde batetik, ekintza humanitarioko esparru estrategietara bideratutako laguntzak daude, zentzu zabalagoan. Horrelako ekintzen jarduerek ez dute horrenbesteko presarik, eta garapen, giza eskubide eta bake eraikuntzarako oinarriak sustatzea dute helburutzat. Proiektu horien barruan daude errefuxiatuei laguntza iraunkorra ematea, berehalako krisiak arintzea eta hondamendiaren osteko hasierako errehabilitazioa, besteak beste.

Halaber, hondamendi batean edo hori gertatu eta berehala egin beharreko bestelako jarduerak ere sartzen dira, hondamendiak prestatu eta prebenitzeko, gatazkei aurre hartzeko, bakea eraikitzeko eta giza eskubideak babesteko. Jarduera lerro honek 2,9 milioi euroko aurrekontua du.

Jarduera lerro batean zein bestean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lankidetza eragileak dira laguntzen onuradunak, esate baterako, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak (GGKE).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120