Zirrikituetatik begira

Aizkorak

Josu Torre - Martes, 10 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

Tolosakozezen plazak bi mila zaletik gora bildu zituen igandean aizkora apustu baten ikuskizunaren irrikan. Aspaldiko urteetan izan diren apustuetatik ikusminik handiena zuen eta, zuzeneko nahiz geroko, kronikak diotenez espero zen kalitatea eta emozioa -edo harago- eskaini ere bai. Ohorezko hainbat salbuespen dauden arren, Nafarroa da aspalditik aizkolarien olinpoa eta, oraingo honetan ere, Otsagira joan zen garaipena ez ezik apustuaren dirua ere. Bidenabar esan dezagun galtzailea ere esku hutsik ez zela bueltatu etxera, 2000 eta gehiagoren sarreraren dirua erdibanatu zutelako apostulariak. Ondo merezia agian, lan ederra egin eta ikuskizun aparta eman zutelako.

Nafarrak dira igande bereko arratsaldean beste ikuskizun bezala garaipena eman zute bi pilotari handi. Sakanarrak hain zuzen, lepo bete zen Bizkaia frontoian, Ezkurdia eta Zabaleta sasoiko lehia garrantzitsueneko txapelak jantzita bueltatu ziran nafarroara. Bide batez apunte txiki bat: Bizkaia frontoiko hormek eta inguruko plazek gutxitan entzungo zuten hainbeste euskara igande arratsalde batez. Euskara? Akaso nafarrera izango zen. Sakana aipatu dudanez, plazan ziran Altsasuko gazte batzuen aldeko aldarriak ere. Zinez, auzo lotsa ematen du taberna liskar txiki baten ondorioz 365 urte (urte ez egun) kar-tzela zigorra eskatze soilak. Jadanik atxilo daramaten 518 egun ere ez dira txantxeta. Ea epaileei, Alemaniakoa ikusiaz, zentzu pizkat barneratzen zaien.

Tolosakoek ez ezik, beste aizkora batek ere eman du zer esana egunotan. Jauregi zizelariak kariño, zentzu eta arte handiz egin eta Baionako plazan paratu duten altzaiuruzko arbola. Ez da, oraingoan, Gernikakoaren beste kimu edo alaba bat zentzu fisikoan, sinbologian bide bera daroan arren, bakea eta elkar kidetzearena hain zuzen. Mende erdiz ETAk ikur bezala erabili duen aizkora irauli egin du Jauregik, hankaz gora jarri eta kirtenaren buruan ertzik gabeko bola bat eraikiz. Ertzik gabekoa diodanean, edozein eta denontzakoa esan nahi dut. Den denak gustura gelditu ez diren arren.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120