sarrera librea izango da

Bidebarrietak "Matematikak eguneroko bizitzan" programa jasoko du

Egitasmoa apirileko eta maiatzeko lau ostegunetan zehar luzatuko da hiriko liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30tan

deia.com - 2018(e)ko apirilaren 10a, asteartea - 11:40etan eguneratua

Bidebarrieta Kulturguneak "Matematikak eguneroko bizitzan"zikloaren jasoko du ostegunetik aurrera

Bidebarrieta Kulturguneak "Matematikak eguneroko bizitzan"zikloaren jasoko du ostegunetik aurrera

Galería Noticia

Bidebarrieta Kulturguneak "Matematikak eguneroko bizitzan"zikloaren jasoko du ostegunetik aurrera
Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, “Matematikak eguneroko bizitzan” programaren hamabosgarren edizioa jasoko du ostegun honetatik aurrera, matematikak eta euren errealitatea gizarte osora hurbildu nahi duten zenbait topaketaren bitartez, era atsegin baina zehatzean. Programatutako lau hitzaldiak, ibilbide luzea eta zirkulu zientifikoetan ospe handia duten matematikariek emango dituzte.


BILBO. Saioak Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte –ez da baimenduko aretora sartzea ekitaldia hasi ondoren–. Aurreko edizioetan egon den ikus-entzule kopuru handia dela eta, hitzaldi guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

“El azar en lo cotidiano” izeneko lehenengo hitzaldia ostegun honetan bertan, apirilaren 12an, eskainiko du María Xosé Rodríguez Álvarezek, Basque Center for Applied Mathematics elkarteko Matekatika doktoreak. 2016tik Ikerbasque Research Fellow da Basque Center for Applied Mathematics izenekoan (Bilbo). Bere ikerketa, metodo estatistikoen garapenean zentratzen da, osagai aplikatu eta diziplina anitzekoarekin. Zehatzago esanez, biomarkagailu klinikoen balio diagnostikoaren edo/eta pronostikoaren ebaluazio estatistikorako ereduetan eta nekazaritzako tokian tokiko esperimentuen azterketarako espazio-denbora ereduetan egin du lan.

Lehenengo hitzaldia ausan zentratuko da. Azaltzeko zailak iruditzen zaizkigun kointzidentzia batzuk, agian ez dira hain zailak tresna egokiak baditugu. Erabaki xume baten aurrean, aterkia hartu ala ez, adibidez, edo konplexuago baten, aseguru bat kontratatu ala ez, adibidez, arriskuen balorazioa egin ohi dugu. Gure esperientzian oinarrituta, aukera posibleak eta horien ondorioak kuantifikatzen edo horiei pisua ematen ahalegintzen gara. Horrela, inguratzen gaituen zalantzari aurre egiteko gure moduan, modu konszientean edo inkonszientean, probabilitateen erabilerak eta kalkuluak hartzen dute parte. Hitzaldi horretan, probabilitateak eta estatistikak gure bizitzan guk uste baino leku handiagoa betetzen dutela erakutsi nahi da.

Apirilaren 19an egingo den bigarren jardunaldiaren protagonista Jorge Buescu Portugaleko Matematika Elkartearen presidentea izango da. Fisikan lizentziatua, Matematiketan doktorea, bi hamarkadako esperientzia duen irakaslea eta zientziaren hedapenaren zale amorratua da, zazpi liburu argitaratu ditu, aldizkarietan idatzitako ehunka artikuluz gain.

“El milagro del primer dígito” izeneko bere hitzaldiak ariketa erraza proposatuko die bertaratutakoei, eguneko egunkaria hartu eta aipatzen diren zenbakiak idatzi, berrehun zenbakiko zerrenda egin arte. Zenbaki horien lehen digituari begiratuz gero, gehien agertuko den digitua 1 izango da, eta maiztasunak beherantz egingo du, gutxien agertuko den 9ra heldu arte. Zenbakiak elkarren artean erlazionatuta ez dauden arren, badirudi lehenengo digituak, ez dakigu zergatik, 1erantz “bultzatuta” daudela. Argitzeko mende bat baino gehiago eskatu duen fenomenoa gaur egun teorema bat da Sistema Dinamikoen eta Estatistikaren gurutzaketan. Bitxikeria bat baino gehiago da: gaur egun teorema hori iruzur fiskalaren kontra borrokatzeko erabiltzen da.

NATURAREN GEOMETRIA

Programazioak apirilaren 26an jarraituko du, Isabel Fernández Delgado (Sevillako unibertsitatea) doktoreak eskainiko duen “Superficies de película… de jabón” saioarekin. Izan ere, naturak batzuetan kapritxozkoak edo aleatorioak diruditen formak hartzen ditu, baina forma horiek Matematikek zehazten dituzte. Hitzaldian, Geometriak azalera horietako batzuen portaera ulertzen laguntzen digun modua erakutsiko zaigu.

Isabel Fernández Delgado Sevillako unibertsitateko irakaslea da 2007tik. 2010ean, Matematiketako Nazioarteko Kongresuan, mundu osoko garrantzitsuenean, Fields dominak banatzen dituenean, hitzaldia emateko gonbidapena jaso zuen Espainiako lehenengo emakumea izan zen. 2012an, Sevillako Zientzien Errege Akademiako eta Sevillako Zalditeria Errege Maestrantzako Ikerlari Gazteen Saria eman zioten.

Egitaraua maiatzaren 3an itxiko da, Inmaculada Arostegui doktore, UPV/EHUko Matematika Aplikatu irakasle eta Basque Center for Applied Mathematics elkarteko ikerlariaren “Matematikak gure osasunaren alde” hitzaldiarekin. Euskaraz izango den azken saioak, matematikek osasunaren alorrean dituzten aplikazioak erakutsiko ditu. Izan ere, matematikek oso leku garrantzitsua betetzen dute osasun publikoaren alorrean, gaixotasunen prebentzioan, txertoen diseinuan, gaixotasunen diagnostiko goiztiarrean, arrisku faktoreen identifikazioan edo botiken garapenean, besteak beste.

“Matematikak eguneroko bizitzan” programa Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu dute elkarlanean, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin. Zikloa, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu “Darwinen Eguna” edo “Ellas hacen ciencia”, besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA literaturaren eta giza eta zientzia ezagutzaren hedapenerako gunea da Bidebarrietako Liburutegiaren barruan.

AGENDA

APIRILAK 12. 19:30ean

“El azar en lo cotidiano”
María Xosé Rodríguez Álvarez (Basque Center for Applied Mathematics, Bilbo)

APIRILAK 19. 19:30ean

“El milagro del primer dígito”
Jorge Buescu (Lisboako Unibertsitatea)

APIRILAK 26. 19:30ean

“Superficies de película… de jabón”
Isabel Fernández Delgado (Sevillako Unibertsitatea)

MAIATZAK 3. 19:30ean
“Matematikak gure osasunaren alde”
Inmaculada Aróstegui Madariaga (UPV/EHU, Basque Center for Applied Mathematics, Bilbo)

Sarrera librea leku guztiak bete arte. Hitzaldiak streamingez eskainiko dira www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Información relacionada

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120