arkitektura

Halako lan espazioak

Ula Iruretagoiena - 2018(e)ko apirilaren 9a, astelehena - 12:11etan eguneratua

KANPO arkitektura taldeak Iline enpresarentzat diseinaturiko zenbait lan espazio. OMAR ULACIA

KANPO arkitektura taldeak Iline enpresarentzat diseinaturiko zenbait lan espazio. (OMAR ULACIA)

Galería Noticia

KANPO arkitektura taldeak Iline enpresarentzat diseinaturiko zenbait lan espazio. OMAR ULACIA

Bulegoen barne diseinua grafikagintza eta altzarigintzaren arteko lana izan da orain arte, ekonomia garaikideak lan espazioak enpresa-marka bilakatu dituen arte 

Merkatu ekonomikoek bulego askoren barne diseinuaren eredua gobernatzen dute, lan espazioak marketing eta propagandaren item bilakatu direlako. Nork ez du noiz edo noiz Silicon Valley-ko Facebook edo Google-eko lan taldearen bulegoen irudirik ikusi? Itxura ozarra, freskoa eta informala ekarri dute bulegoetara, lan egiteko moduak aldatu ahala. Ordenagailu ez-finkoak, pareta mugikorrak eta espazio multifuntzionalak ordutegi malgua duen langilearentzat.



Zygmunt Baumanek esango lukeen bezala, espazioek likidotasuna irabazi dute gizarte modernoaren behin behin-behinekotasunaren diktadurari jarraitu ahal izateko. Eta bulego-irudikapen berri bat sortu da marketing-tresna gisa, kuxkuxeatu ezazue bestela Pinterest-ek eskain-tzen dituen aukera cool-etan. Bulego garaikidearen irudiak ez du lanpostu finkoen errepikapen aspergarririk desio. Bai ordea, kolore biziak, teknologiaren gadget-ak, beirazko espazioen gardentasuna.



Merkatuak espazio horiek eraiki-tzeko, Silicon Valleyko marketing-arkitektoetatik urruti, bulegoetako altzari dendak ditugu. Barkatuko didazue datozen lerroetan egingo dudan arkitektura eta arkitektoen aldeko korporatibismo ariketa. Arkitektura bulego batek eskaini dezakeen bulego-espazio produktua eta altzari denda batek eskaini dezakeena oso ezberdinak dira. Altzari denda batek espazioa ekipatuko du salmentan diren altzariekin: ordu luzez jezarrita egoteko aulki ergonomikoak, argiztapenaren lux egokitasuna, manpara banatzaile estandarizatuak akustika maila onarekin...



Arkitekto batek, berriz, espazio bat eraikiko du -enpresaren izaerari egokitua- non beharrak, lan bideak eta espazioaren ezaugarriak aintzat hartuko diren. Kasuan kasu altzari bat edo beste agertuko da, baina bulegoetarako pentsaturiko altzariak ez agertzeko aukera ere azaldu daiteke. Bi lan moduak bateragarriak diren arren, gutxitan gertatzen da bi sektoreen arteko benetako elkarlana, altzari dendaren helburu ekonomikoa ahalik eta altzari produktu gehien saltzea baita, eta ba-tzuetan helburu horrek espazioaren osaketak behar duenarekin talka egiten du.

NEURRIRA Donostiako KANPO izeneko arkitektura taldeko Maria Yanez eta Gorka Ugartek bulegoen barne diseinuko eraikuntzaren errealitatea ongi ezagutzen dute, lan espazioetan espezializaturiko arkitektoak baitira. Bulegoaren sorrera beste enpresen-tzako kanpo zerbitzuak eskaintzetik etorri zen, eta hainbat esperientzia profesionalen ondoren lan bideraketa bat osatu dute: alternatiba bat eskaintzen dute bulegoetako ekipamendu modular eta estandarizatuen aurrean, lan espazio pertsonalizatuak eskainiz. “Neurrira” egindako espazioa ekoizten dute, altzari estandarrak egokitzen berezkotasun prozesu batean enkajatuak izan daitezen. Esan daiteke arkitekturatik lan espazioak lantzeko garaian artisautzaren logikak erabiltzen dituztela, eta fabrikazioko elementuak eta espreski bulegorako diseinaturiko piezak konbinatzen dituztela. Eta guzti horrek ez du zertan aurrekontu handiago bat ekarri behar -arkitektoa garestia denaren estigma behingoz gainditu behar dugu bederen-. 



Yanez eta Ugartek enpresa bakoitzak helarazi nahi dituen balio eta ikuspegi partikularra detektatzen dituzte lehenik. Enpresa bakoitzak bere pertsonalitatea baitu, beraiek diotenez. Izaera propio hori espaziora ekartzeko erronka hartzen dute esku artean duten lan bakoitzean. Lan espazioetan gutxi erabiltzen den kontzeptu bat lantzen dute modu bikainean: goxotasuna.



Entzuna dugu produktibitate eta eraginkortasunaren mekan lan espazioek cozy izateko duten garrantzia. Entzuna dugu gure bizitzako ordu asko lan espazioetan igarotzen ditugula eta beraz ingurumen fisikoa eta enpatikoa zaintzea arras inportantea dela. Elkarlana eta diziplinen arteko lana bultzatzen da. Baina lan espazioen etxekotasunari, lan espazioetan lasai egoteko sentsazioari gutxiagotan erreparatzen diogu.



KANPO bulegoak eraikitzen dituen espazioetan mimoz erabakitzen da lurreko testura -oinutsik egoteko aukera luzatuz-, pareta elementu banatzaile bat baino gehiago da, berotasuna ematen duten xehetasunak gaineratuz. Koloreei ere arreta berezia eskaintzen diete;batzuetan ilunago, besteetan argiago, lan egoera bakoitzari giro bat egokitu behar zaiolako. Zaindutako material eta detaileek lasaitasuna transmititzen dute sentsazio gisa, eta aldi berean enpresaren salmenta ikuspegia jaso-tzen dute, langilea eta bezeroa kontuan hartu direlako. Espazioan sar-tzea besterik ez dugu deskribatutakoa sentitzeko eta ulertzeko.



Lan espazioari bigarren espazio deitu ohi zaio, ez subordinazio izaeragatik, baizik eta etxearen bigarren alderdia dela azpimarratzeko. Zaindu dezagun.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120