musika

Don Inorrez, bada norbait

Imanol Ubeda azalberriturik dator Karlos Aranceguirekin batera gorpuztu duen Don Inorrez proiektuan. Soinu zikin eta argitsua eman die Paco Loco ekoizleak ‘Mugiro bila’ osatzen duten hamar abestiei

2018(e)ko apirilaren 9a, astelehena - 12:03etan eguneratua

Imanol Ubeda da Don Inorrez proiektuaren arima IBAI ARRIETA

Imanol Ubeda da Don Inorrez proiektuaren arima IBAI ARRIETA

Galería Noticia

Imanol Ubeda da Don Inorrez proiektuaren arima IBAI ARRIETA

Don Inorrez bezala izenpetu du Imanol Ubedak bakarkako proiektu berria. Iraganean egindako guztiari uko egin gabe, bere burua eta bere musika berrasmatuta dator tolosarra Mugiro bila diskoan. Ia hogei urteko ibilbidearen ostean, bere anaia Jonik taldea utzi behar eta 2016an Bide Ertzean taldeak egindako etenaldian dauka sorrera taldeko abeslariaren bakarkako proiektuak. Ubedak dio ordura arte ez zuela premiarik sentitu bakarka ezer egiteko, bazeukalako talde bat “nahi zuena jotzeko eta nahi zuena esateko”. Taldearen etenaldiarekin, ordea, animatu egin zen bide berriei heltzera. Bide Ertzean-eko Karlos Arancegui “ezinbesteko konplize” izan duela dio, “bera ez balitz egon laguntzen, ez dut uste aurrera egingo nuenik honekin”.

Baina egin du aurrera eta ez nolanahi. Izan ere, bere burua berrasma-tzeko intentzionalitatea da proiektu honen gakoetako bat: musikalki gauza berriak eginez batetik, eta beste tonu eta aldarte desberdinetako letrak ekarriz, bestetik. Nahiko da diskoari buelta bat ematea, Ubedak Mugiro Bila-n dakarrena zerbait berria dela baieztatzeko, Fortunek egindako diseinutik bertatik hasita.

Kantuak egiten hasi eta diskoan pentsatzen jarri zirenean, ekoizle batekin lan egitea pentsatu zuten, izan ere proiektu hau “bilaketa prozesu” bat izanik, “artistikoki oso sanoa” dela iruditzen zaio, “zenbait arrisku hartzea eta zure lana beste batzuen eskuetan uztea, horrek beste eremu batzuk deskubritzeko aukera ematen dizulako”. Ez zen ekoizle batekin lan egiten zuen lehen aldia, Bide Ertzeanekin urte luzez egin baitute lan Kaki Arkarazorekin, esaterako. Tolosarrak azaltzen duenez, oraingoan Aranceguik Paco Locorengana (Los Sangrientos, Australian Blonde) jotzea proposatu zion: “Intuizioz bota zuen, eta bete-betean asmatu genuen. Jantzi berri bat behar genuen garaian, jostun ezin egokiagoa topatu genuen”.

2016 eta 2017 artean Paco Locoren Cadizko estudioan borobildu eta grabatu dituzte kantuak. “Ez nuen inoiz horrela lan egin -azaltzen du Ubedak-, orain arte taldean egin eta osa-tzen genituen kantuak, kantak eginda joaten ginen estudiora. Oraingoan, aldiz, kanten oinarriak soilik eraman ditugu eta han bertan en-tzun ditugu osorik lehen aldiz”. Nolabaiteko ezjakintasun horrek ezinegona sortu zion hasieran Ubedari: “Estudioan gauza asko dago jokoan eta beldur pixka bat ematen zidan gauzak lotu gabe eramateak, baina Pacorekin egon ginen lehen egunean bertan uxatu zitzaizkidan beldur denak. Grabazioa oso azkarra eta erraza izan da eta plazer bat izan da han grabatzea”.

Jolasa musikan eta hitzetan Nabari den eran, kantuen azken itxuran eta diskoaren soinuan ekoizlearen eskuak garrantzia berezia hartu du, Jacob Reguillon baxu-jotzailearekin batera, grabazioan taldekide izan delako Loco bera ere, gitarrak jotzen. Ekoizleak argitasun eta zabaltasuna lortu du soinuan, Ubedak lortu nahi zuen dirty pop kutsua eman dio eta, batez ere, jolas egin dute, pad-ak baterien ordez, teklatuak, sinteak, koruak, txaloak eta zaratak dira horren erakusle garbi.

Bihurri boladan da Ubeda letrei dagokionez ere: “Banuen gogoa letrei ere beste tonu bat emateko, letra zirikatzaileagoak nahi nituen, ironikoak ere bai, tarteka. Izenburua bera, Mugiro bila, bada nolabaiteko bihurrikeria bat, hiztegietan ez datorren hitz bat baita. Patxi Larrioni irakurri nion eta bat dator letrekin, saltsa bila gatozela adierazten duelako”. Doinuen hitzak jartzerakoan, Ione Gorostarzuk Des egiten liburuan argitaratutako Bere txisteak poema izan zen abiapuntua. “Bazeukan zerbait desberdina, aire ez-formal bat”, Ubedaren ustetan. Diskoaren giroa izan zitekeena ikusarazi zion. Gero musika jarri zion Angel Gonzalezen Kristoren gonbidapena poemari eta segidan idatzi zituen Segika ditut eta Nekropolia abestiak. Xabi Bordaren Gaur euripean poema ere musikatu du eta baita Pello Lizarralde idazleak oparitutako E Jauna ere. Hamarrekoa osatzera datoz Brunch in the Lodge, Garai postmodernoan, Distira vs. itzala eta Udaberriko azken mugan abestiak. 32 minutu nahikoa izan ditu Don Inorrezek momentuz esan behar zituenak esateko.

Emaitzarekin oso gustura egon arren, jendearen erantzuna ikusi nahi du orain. Datorren astean bertan izango dituzte lehenengo bi zuzenekoak, apirilaren 12an, ostegunez, Bilboko Kafe Antzokian, Kutxa Beltza egitasmoaren baitan;eta apirilaren 14an, larunbata, Donostiako Dabadaba aretoan. Zuzenekoetan lagun izango dituzte Fernando Neira (Ruper Ordorika) baxu-jotzailea eta Ruben Caballero (Ken Zazpi) gitarra-jotzailea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120