Zirrikituetatik begira

Emakumeek ikasi dezaketena

Ana Urkiza - Lunes, 9 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

BILBOKO Ingeniaritza Eskolak aurten banatu dituen 800 diplometatik % 25 omen da “bakarrik” emakumezkoena. Eta ikasleek batxillergorako aukeratzen dituzten adarrak kontuan hartuta, joerak ez omen du aldatzeko itxurarik.

Berehala daramazkigu eskuak burura. Instituzio ezberdinek, neskek teknologia eta zientzien alorreko ikasketak egitera animatzeko abian jarritako kanpainek eraginik izan ez dutelakoan gaude.

Ni, ostera, ziur nago denbora kontua dela. Duela 20 urte, ez zen ohikoa, ikastetxeek batxillergoko ikasgeletara euren esperientzia profesionalari buruz hitz egiteko eramaten dituzten profesionalen artean, emakumezkoak aurkitzea. Edo beste era batera esanda, emakumezkoenak ez “ohi” ziren profesioei buruz hitz egitera emakumezkoak eramatea. Gaur egun, hala da. Eta, gazteek, normaltzat hartzen dute matematikari edo fisikari emakumezko baten ibilbidea ezagutzea edo eta emakumezko kotxe mekanikari batena. Kontua da, esperientzia horiek kontatzerakoan, emakumezko profesional horiek beren bizitza pertsonalaz edota eta gizartean duten irudiaz edo onarpen eta integrazio mailaz ere hitz egiten dutela.

Oraindik, profesio horietan emakumezkoa izatea “ez-ohikoa”, “zaila” edo “exigentea” dela esaten jarraitzen dute. Batzuetan, bizitza pertsonalaren zati bati uko egin behar izan diotela;besteetan, beren lanaren bikaintasuna demostratzen jarraitu behar dutela… Baina pasioz eta konbentzimenduz hitz egiten dute. Eta osagai horiek, izango dute eragina. Geroxeago. Urte batzuk barru… Kanpainak egiteaz gain, instituzioek, profesio horietan aritu eta bizitza pertsonalari uko ez egiteko adinako neurriak hartzen doazen neurrian. Eta emakumezkoen lorpenak edo eredugarritasuna gizonezkoenen aldamenean jasotzen hasten direnean.

Ez da hain zaila. Neurri zehatzak hartu eta benetan betetzen direla ziurtatzea da kontua. Besterik gabe.

etiquetas: ana urkiza

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120