ELKANO KALEKO 20an ETA 22an DAUDEN LOKALETARA

Abando-Indautxuko udaltegiko kudaketa eta jarduera guztien aldaketak aurrera doaz

2018(e)ko apirilaren 9a, astelehena - 11:23etan eguneratua

Abando-Indautxuko udaltegiak ateak itxiko ditu behin-behinean hilaren 29an

Abando-Indautxuko udaltegiak ateak itxiko ditu

Galería Noticia

Abando-Indautxuko udaltegiak ateak itxiko ditu behin-behinean hilaren 29an

Udaltegia eraldatzeko eta handitzeko obrak egiteko Barrainkuako udaltegiko instalazioak itxi egin dira, baina obrak amaitu ondoren Indautxu-Abandoko udaltegia Barrainkuara itzuliko da eta, gainera, espazioa bikoiztuko du kulturgune berria eta Barrutirako gune modernoagoa, erabilgarriagoa, efizienteagoa eta irisgarriagoa izango da. Izan ere, Bilboko Udalak gertuko ekipamenduak jarri nahi ditu auzo guztietan, betiere bilbotar guztiek Udalaren zerbitzuak hurbilago izan ditzaten.

BILBO. Abando-Indautxuko udaltegia behin-behinean lekuz aldatu da gaur, apirilak 9, Elkano kaleko 20an eta 22an dauden lokaletara. Auzokoek orain arte udaltegi horretan egindako kudeaketak eta jarduerak egiten jarraitzeko behin-behineko instalazioetara joan beharko dute, Barrainkuako udaltegia eraldatzeko eta handitzeko obrak egiten diharduten artean. Obra horiek amaitu ondoren, Abando-Indautxuko udaltegia atzera ere Barrainkua kaleko 5ean egongo da.

Elkano kaleko lokalak 680 m2–ko azalera du eta honako hauek ditu:

  • herritarren arretarako bulegoa,
  • ekitaldietarako aretoa
  • Barrutiko Kontseilua eta kontseiluaren batzordeak
  • Blas de Otero elkartea
  • El Sitio elkartea
  • gela berri bi, oraingo Udaltegian egiten diren tailerrez gain, beste tailer batzuk egiteko

BARRAINKUAKO UDALTEGIA ERABERRITZEA

Abando-Indautxuko udaltegia Bilborako ekipamendu berezia izango da, kulturgune berria eta Barrutirako gune modernoagoa, erabilgarriagoa, efizienteagoa eta irisgarriagoa. Horrela, Udalak aurrera egingo du auzokoei gertuko ekipamenduak hornitzeko helburuan, gaur egungo premiei egokitutako zerbitzuekin eta arlo askotako eskaintzarekin: batetik, kulturako, aisiako, gizarte-arloko eta kiroletako zerbitzuak eskaintzen dira eta bestetik, administrazio arloko eta herritarren arretarako eta partaidetzarako zerbitzuak.

Eraberritze-lanen ondoren udaltegiak azalera erabilgarri bikoitza eta, ondorioz, espazio gehiago, izango du. Zerbitzu nagusien banaketa hau izango da, solairuka:

Sotoa: ekitaldietarako aretoa, 100 pertsonentzat, kamerinoekin;erabilera askotarako gela eta erakusketa-gela, 102 metro karratukoa, bi altueratan.

Beheko solairua: espazio libre eta diafano handia, eraikineko gainerako lekuetara joateko ataria. Erabilera askotarako eta erakusketarako aretoaren bigarren altuera eta herritarrei arreta emateko gunea hemen egongo dira.

1. solairua: txikienentzako programak eta tailerrak egiteko erabiliko da.

2. solairua: bulegoak eta Blas de Otero Fundazioa egongo dira.

3. solairua: Barrutiko kontseiluko batzarretarako aretoa eta gimnasioa gizonezkoen eta emakumeen aldagelekin. Gainerako espazioan bulegoak eta bileretarako espazioak egongo dira, tabike mugikorrekin, beste erabilera batzuetarako aukera edukitzeko.

4. solairua: El Sitio Elkartea, tailerrak egiteko lokala eta erabilera askotarako gelak.

5. solairua: tailerretarako lokalak egongo dira eta atzealdea erabilera askotarako izango da;baliteke ikasketa-gelak jartzea hor.

6. solairua: eraikinaren funtzionamendurako behar diren instalazioak egongo dira azken solairu honetan.

Erabilera askotarako eta erakusketetarako aretoak eta ekitaldietarako aretoak sarrera independentea edukiko dute Barrainkua kaletik, hain zuzen ere horiek erabili ahal izateko Barrutiko Udaltegia itxita dagoenean.

BILBOKO BARRUTIKO UDALTEGIEN SAREA


Une honetan Bilbon 25 udaltegi daude uri osoan zehar. Bakanak, tamaina eta ezaugarri askotakoak…auzoan auzoko izaera eta ezaugarri bereziekin.

Batzuk lehen ikastetxe izandako lokaletan daude, beste batzuk ondare-balio handiko eraikinetan;horrelakoetan daude Deustuko Udaltegia (Bidarten), Basurtuko Udaltegia (Zankoetan), Castaños kaleko udaltegia eta Zazpi Kaleetakoa (La Bolsa eraikina).

Lehenengo Udaltegia duela 30 urte inauguratu zen Otxarkoagan eta harrezkero, Bilboko Udalak argi izan du Bilboko 8 Barrutietan horrelako ekipamenduak jarri behar zirela Udala bera auzoetako bizilagunei hurbiltzeko, hurbileko ekipamenduen bidez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120