Zirrikituetatik begira

Desagertu

Juanra Madariaga - 2018(e)ko apirilaren 8a, igandea - 06:00etan eguneratua

TRISTEzIAZ hartzen ditut albiste batzuk. Naturaren desagerpenari dagozkionak behintzat, mingarriak izaten dira, gizakiaren suntsipen kaotikoak ez baitu neurririk, ez eta kontrolik ere, eta inkontzienteki egiten dugunez, ez gara jabetzen etorkizunean bueltan etor daitekeen kalteaz.

Duela aste batzuk, azken errinozero ar zuria zendu zela irakurri nuen. Animalia mastodontea zen, handia, lasaia, adar bakarreko sudurraren puntan, desitxuratuta, eta beti soldaduen jagoletzapean, ehiztari furtiboek harrapa ez zezaten. Munduan dauden bost espezietariko bat da, eta eme bi gelditzen diren arren, biologoek animaliaren desagerpena ofizialtzat hartu dute. Horrelako basapizti bat akabatzen dugun bakoitzean, gure espeziearen nagusitasunaren frakasoa agerian uzten dugu. Geu gara, dugun inteligentziarengatik -inteligentzia esan dut?-, lurrean dagoen espezie elemenia zaintzeko eta babesteko arduradun bakarrak, eta dugun eran-tzukizun hori ez da beste inorena izango, inoiz ere ez.

Urratsak batzuetan penagarriak dira, eta aurrerapausoak ematen diren arren, kostu handiko ekintzat izan dira. Adibidez, munduko herri erraldoienetako batek, Txinak, bolia erostea debekatu zuen aspaldian, eta ezentzunarena egiten duenarentzat zigor gogorrak ezarri dira. Baina guztiok dakigu zein trafiko beltza dagoen horrelako materialekin, eta zein irabazi galantak produzitzen diren antzinako medikuntza ustelearen komertzio horren inguruan.

Lorpen hori baina, ez da debaldekoa izan. Duela aste batzuk, elefante eta errinozeroen defendatzaile, aktibista, eta boliaren legez kanpoko merkatuaren eta talde mafiosoen salatzailea zen Esmond Bradley Martin hilik topatu zuten bere etxean, Nairobin. Bera baino lehenago, Wayne Lotter ekintzailea ere tirokatu zuten, traba baitzen Afrikako ezkutuko ehizaren negozio boteretsurako. Eta horrelako kasuak, zoritzarrez, toki guztietan kausituko ditugu. Botere faktikoek eta ekonomikoek ez dute aktibismo salaketagilea ondo ikusten, eta eurentzat deus gutxi balio dute pertsonek eta animaliek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120