Sunny Side of The Doc azoka

Basque Audiovisual standean egoteko izena emateko epea ireki dute

Azoka Arroxelan egingo da, ekainaren 25etik 28ra, Etxepare Institutuak jakinarazi duenez

EP - Domingo, 8 de Abril de 2018 - Actualizado a las 12:46h

Sunny Side of The Doc azoka

Sunny Side of The Doc azoka

Galería Noticia

Sunny Side of The Doc azoka

Etxepare Euskal Institutuak, Zineuskadi plataformak eta Eiken ikus-entzunezkoen klusterrak izango dira aurtengo Basque Audiovisual standa antolatzeko arduradunak Sunny Side of the Doc dokumentalen nazioarteko azokan, eta parte hartu nahi dutenek dagoeneko proiektuak aurkez ditzakete. Azoka Arroxelan egingo da (Frantzia), ekainaren 25etik 28ra, Etxepare Institutuak jakinarazi duenez. 

BILBO. Europan antolatzen den nazioarteko dokumentalen azoka nagusienetakoa da Sunny Side of the Doc, eta dokumentalen alorreko 500 enpresetako 2.000 ordezkari baino gehiago, horietako 350 dokumentalen erosleak. 

Proiektuak pitching aukeraketan aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da, eta izena eman eta katalogoan enpresa eta proiektuaren informazioa agertzekoa maiatzaren 16an.

Basque Audiovisual standaren babespean izena emateko jaialdiaren web orrian kontua sortu eta akreditazio mota hautatu behar da: Group Stand Pass: ekoiztetxea akreditatu eta pitchingetara proiektu bat aurkezteko, eta katalogo inprimatuan proiektua agertzeko;Additional Group Stand Pass: ekoiztetxe bereko bigarren pertsona batek izena emateko;Newcommers Stand Pass: azokara lehen aldiz doazen ekoiztetxeentzat, pitching aukeraketara proiektu bat aurkezteko aukera eta katalogoan agertzekoa ematen ditu.

Enpresak izena eman ostean, profesional account delakoaren bitartez, akreditazioak ekoiztetxeko pertsonei egokitu, pitchingetarako proposamenak bidali eta proiektuak inskribatu ahal izango dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120