1.050 bat lagunentzako dirulaguntza

Autoenpleguko proiektuak sortzeko laguntzak emango ditu Aldundiak

Negozioetarako aholkulaitza eta enpresak sortzeko laguntzak eskeiniko ditu

2018(e)ko apirilaren 8a, igandea - 18:01etan eguneratua

Teresa Laespada

Teresa Laespada

Galería Noticia

Teresa Laespada

Autoenplegurako mila bat proiekturen bitartez, Aldundiko Gobernu Kontseiluak Autoenplegua Sustatzeko eta Enpresak Sortzeko Foru Dekretua onartu du, eta horrek onura ekarriko die langabezian eta bazterketa-arriskuan dauden 1.050 bat laguni.

BILBO. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatutako dekretuaren bitartez, erraztu egin nahi da enpresaburu autonomoen edo enpresa txiki kolektiboaren formulei etekina ateratzen dieten pertsonen laneratzea. Horretarako, enpresa txikiak sortzea proposatzen da, politika aktiboen bitartez, negozioaren ideiari dagokion fasetik hasi eta proiektuok martxan jarri arte.

Lehenengo eta behin (I. titulua, I. atala, 900.000 euroko gastua, hainbat urtetarako), enpresa-proiektuak sortzeko eta martxan jartzeko laguntza ematen da, halakoen sustatzaileek jasoko dituzten aholkularitzaren eta prestakuntzaren bitartez.

Prestakuntza hori ematen duten entitateek (enplegu eta garapen lokaleko zentroak eta enpresa-kudeaketan esperientzia egiaztatua duten bestelako entitate batzuk) laguntza-ildo horretara jo ahal izango dute, norgehiagoka araubidearen eta hainbanaketaren bidez. Erakunde bakoitzak 80.000 euroko diru-laguntza jaso dezake gehienez.

Esparru horretan, sustatzaileek negozio-plan bat egitea da helburua, eta, aldi berean, enpresa-kudeaketako prestakuntza eman nahi zaie, taldean.

Horren ondoren (I. titulua, II. atala, 5.351.932,86 euroko gastua, hainbat urtetarako), enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak jaso dira: sorturiko enpresei emango zaizkie (barne harturik enpresa buru indibidualak nahiz ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak), beren jarduera martxan jartzeak lehen urtean eragiten dituen gastuei aurre egiteko.

Norgehiagokaren bidez emango dira halakoak ere: gutxienez, 5.000 euro (pertsona batentzat) enpresa bakoitzeko, eta, gehienez, 15.000 euro (2.000 euro gehituko dira bazkide edo sustatzaile bakoitzeko, baina hori izango da muga).

Dekretu horretan nahiz enplegua sustatzeko gainerako politiketan interesa dutenek honako telefono honetan jaso dezakete informazio gehiago: 94 406 8008.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120