Aste Santuko oporretan

120 ume aritu dira magia 'Zientzia zoroa' programan, arkitektura eta eguneroko esperimentuei buruzko tailerretan

Oso harrera ona izan dute tailerrok eta eskainitako leku guztiak bete dira

Domingo, 8 de Abril de 2018 - Actualizado a las 12:40h

Aurten, berritasun modura, egun bakoitzean zientzia arloko gai bat landu da: superbotereak, magia eta arkitektura.

Aurten, berritasun modura, egun bakoitzean zientzia arloko gai bat landu da: superbotereak, magia eta arkitektura.

Galería Noticia

Aurten, berritasun modura, egun bakoitzean zientzia arloko gai bat landu da: superbotereak, magia eta arkitektura.
Zubi batean zientzia aurkitu, urarekin edo harearekin esperimentatu eta ikusi fisikak zertan eragiten dion magiari;horra hor aurtengo “Zientzia Zoroa” programan parte hartu duten 8 eta 11 urte bitarteko umeek egin dituzten jarduera batzuk. Aurreko edizioetan legez, oso harrera ona izan dute tailerrok eta eskainitako leku guztiak bete dira. Aurten, berritasun modura, egun bakoitzean zientzia arloko gai bat landu da: superbotereak, magia eta arkitektura. “Zientzia zoroa” tailerrak Bilboko Udalak umeen aisialdirako Aste Santuko oporretan eskaintzen duen programazioaren barruan daude. Horren bidez, alde batetik, familia eta lana uztartzea bultzatzen du eta, bestetik, umeei aukera ematen die gaitasun berriak eskuratzeko. Bilboko Udalak Pazko Astean antolatutako “Zientzia Zoroa” tailerrotan 120 neskato-mutiko aritu dira. Tailer horiek Basurtuko Udaltegian egin dira. Aurreko edizioetan legez, oso harrera ona izan dute tailerrok eta eskainitako leku guztiak bete dira. Helburu nagusia da neskato-mutikoak zientziara hurbiltzea eta, horrela, umeen jakingura zientifikoa sustatzea, zientziako printzipioen bidez. Gainera, “Zientzia Zoroa” programaren bidez, alde batetik, aisia-giroan umeei aukera ematen zaie gaitasun eta jolas berriak ezagutzeko eta euren inguruko beste ume batzuekin harremanak egiteko eta, bestetik, familia eta lana uztartzen laguntzen du. Aurten lehen aldiz, zientziaren arlo bat jorratu da egun bakoitzean: superbotereak, magia eta arkitektura. Hiru gai horiek aukeratu dira zientzia eguneroko bizimoduko arlo guztietan dagoela azaltzeko, alegia, zientziak inguratuta bizi garela azaltzeko. Tailerretako hiru orduak hiru zatitan banatuko dira: esperimentuak egitea, ikuskizun bat martxan jartzea eta zientziarekin lotutako jostailu bat egitea: Esperimentatu superbotereak: neskato-mutikoek zenbait esperimentu egin dituzte, zientziaren oinarriak zeintzuk diren ikasteko, eguneroko bizimoduan ditugun arren, askotan konturatu ere ez gara egiten eta. Horren adibide dira harea eta ura. Gainera, ikuskizun zientifikoa ere izan dute. Zientzia magikoa: tailer honetan, besteak beste, ikasiko dugu fisikak eta matematikak duten lotura, nola manipulatu daitezkeen burua eta komunikazioa;urtebetetze-eguna zein den esan digute eta poltsikoko gezur-detektagailua nola egiten den ikasi dugu. Arkitektura Junior: gimnasia arkitektonikoaren bidez, arkitekturan dagoen fisika azaleratu dute, kontzeptu hauek landuta: masen oreka eta konpresio-, trakzio- eta flexio-indarrak. Ariketen taula batean arkitekturako egituren portaeran konplexuagoak diren kontzeptuak ulertu dituzte. Zubi txiki bat egin dute eskalan, gero denon artean erreproduzitzeko eta arkitekturan dagoen kimika ezagutuz ormigoia ere egin dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120