DANELE SARRIUGARTE | IDAZLEA ETA ITZULTZAILEA

“Azala, erre ostean gogortu egiten da, larrua bezala, ondu”

Arrakastaz, porrotaz eta heldutasunerako bideaz hausnartu duSarriugartek ‘Azala erre’ eleberrian. Sortze prozesu konplikatuarenostean, bigarren lana erditu izanaz pozik agertu da

JONEBATI ZABALA - 2018(e)ko apirilaren 7a, larunbata - 13:15etan eguneratua

Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da Danele Sarriugarte. RUBEN PLAZA

Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da Danele Sarriugarte. RUBEN PLAZA

Galería Noticia

Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da Danele Sarriugarte. RUBEN PLAZA

LAU urte igaro dira Erraiak eleberria argitaratu zuenetik, eta tarte bat “zaratatik aldenduta” egon ostean, Azala erre (Elkar, 2018) eskuartean duela dator Danele Sarriugarte (Elgoibar, 1989). Bigarren eleberriaren sortze prozesua ez da izan aurrekoa bezain samurra, askotan idatzi eta berridatzi behar izan baitu, baina “gauza ezberdin bat” egin izanaren satisfazioarekin gelditu da elgoibartarra. Miren artista gaztearen bizitza ezagutuko du irakurleak kontakizun honetan, Bartzelona eta Donostia artean saltoka, denboran aurrera eta atzera eginez. Belaunaldi baten kezkak, arrakasta, porrota, heldutasunerako bidea… Hausnarketarako tartea ere hartu du Danele Sarriugartek bere bigarren lanean.

Miren da ‘Azala erre’-ko protagonista, 30 urteetatik hurbil dagoen artista. Hasierako pasarte batean, diruz betetako gutun-azal bat utziko dio norbaitek. Kontakizunean aurrera egin ahala, Mirenen bizitzako tarte ezberdinak ezagutuz doa irakurlea.

Nobelako lehenengo pasarte hori 2016ko ekainaren 24an gertatzen da. Hor abiatzen da eta gero atzera joaten da denboran, hainbeste salto eginez. Ez da thriller bat, agian baten batek hori pentsatuko du hasiera irakurrita, baina hirugarren kapituluan edo, badakigu dirua nork utzi duen, Jonek, hain zuzen. Beraz, liburuaren lehenengo partean bagoaz ezagutzen Jonek eta Mirenek non ezagutu duten elkar eta egoera horretara zelan iritsi diren. Atal honen bukaeran, berriro bueltatzen gara ekainaren 24 hartara eta jada jakinda asunto guztia nondik datorren, hortik aurrera egiten da.

Modu berezian idatzi duzu kontakizuna, puzzlea balitz bezala eta denboran atzera eta aurrera eginez, irakurri ahala irakurlea pieza bakoitza lotzen doalarik.

Egia esan, asko idatzi eta asko berridatzi dut. Nahiko argi nuen istorioaren abiapuntua edo korapiloa hori izango zela, baina iraganeko elementuak behar ziren ulertzeko. Horregatik egin nuen lehenengo atzera. Gero, korapiloaren konponbidea ere agertzea nahi nuen. Baina istorioak eraman ninduen horretara, ez dut gogoan zehazki noiz erabaki nuen horrela antolatzea.

Arrakasta, heldutasunerako bidea… Horien inguruan hausnartu duzu. Kezkatzen zaituzten kontuak dira 25 urteetako muga hori pasatzen dituztenen kezkak? (Etxea bilatzea, karrera amaitzean zer…)

Nik 28 urte ditut eta karrera bukatu nuenetik urte batzuk pasatu dira, baina egia da kezkak hor zeudela: karrera bukatu eta ustez zerbait zetorkigun, baina gero ez zegoen holakorik;etxebizitza bilatzearena dago gero. Izan ere, gure gurasoekin edo belaunaldi gazteagoekin (baina etxea erosi dutenekin) konparazioan, bat-batean guri tokatu zaigu ikustea etxegabetzeak, hipotekaren beste alde hori… Niri behintzat uste dut askoz beldur handiagoa ematen didala hipoteka batek nire gurasoei bere garaian eman ziena baino. Arrakala hori ikusten nuen, hainbat arlotan gainera.

Arrakasta edukiz gero, lortuta ere, abstraktuki nahi izan duzun hori, (izan daitekeela zure gurasoen etxetik joan eta lanpostu bat eduki) hor ere gero denok egin behar dugun gauza bat izan da gure burua ukatu bizitza helduago horretan, zure buruaren ardura hartu behar duzunean zelan kokatzen zaren hor.

Adibidez, Mirenen arrakasta artistikoarekin lotu daiteke hori. Eta bestalde, porrotaren aldea ere ekarri dut. Mirenek ematen du lehen ikuspegi hori, lortu du nahi zuena, baina Jonek, ez hainbeste. Bi alde horiek erakutsi nahi nituen: arrakasta eta porrota.

Zelan kudeatuko ditu kezka horiek protagonistak?

Ahal duen moduan. Egia da liburuan hausnarketak daudela, baina narratzaileak egiten ditu tartean. Mirenek berak gauzak etorri ahala hartzen ditu, baina gutun-azaleko diru hori heltzen zaionean geldialdi bat egiten du eta konturatzen da akaso inertziaz edo ibili dela ordura arte. Esan dezakegu, ekainaren 24 hori haustura bat dela bere bizitzan eta hortik aurrera badaude haustura hori seinalatzen duten gauza batzuk. Horren adibide izan daiteke liburuaren azalean agertzen den ile mozketa hori.

Ez dakit protagonistaren kasua den, baina askotan ilea mozte hutsetik harago doan kontua izaten da ekintza hori, batez ere emakumeen kasuan. Ilea moztea azalberritzeko modu bat da?

Nik uste dut kultura pilo batean ilearena oso garrantzitsua dela, adibidez badira gizonek eta emakumeek ilea luze eramaten duten herriak eta soilik dolua egiteko mozten dutenak;batailan ausardiaren erakusgarri ere izaten da;Frida Kahlok ilea moztu zuen Diego Riverarekin liskar bat eduki zuelako… Sinbolismo handia dauka. Eta ez bakarrik moztu;Mirenek kasu honetan ilea rapatu egiten du guztiz eta inpaktantea eta deigarria egiten da hori, eta emakumeon kasuan are gehiago. Gorputza bera ere presente dago tituluan. Azala erretzea, berez, normalean zuk nahi izan gabe gertatzen zaizun zerbait da;Mirenen kasuan, ordea, ilea moztea bere erabakia da, orduan gorputzaren gaineko bi ekintza horiek hor daude.

Hori esperientzia pertsonaletik hartu duzu? Zuk ere moztu zenuen ilea.

Ni ez nintzen gogoratzen, baina ilea moztu eta handik gutxira hasi nintzen liburua idazten. Hala da, bai, ilea moztu nuen eta esan dudan

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120