antzerkia

Ausentziaz beteriko senidetasunak

Anai-arreben harremanak eta horien ausentzia ditu ardatz ‘Zazpi senideko’ antzezlanak. Gidoia osatzeko, zazpi lagunen testigantzak jaso eta moldatu dituzte Ximun eta Manex Fuchs aktoreek

Kattalin Barber - 2018(e)ko apirilaren 7a, larunbata - 12:31etan eguneratua

Ander Lipusen zuzendaritzapean egingo dute jauzi oholtzara Ximun Fuchs eta Manex Fuchs anaiek. EÑAUT CASTAGNET

Ander Lipusen zuzendaritzapean egingo dute jauzi oholtzara Ximun Fuchs eta Manex Fuchs anaiek. EÑAUT CASTAGNET

Galería Noticia

Ander Lipusen zuzendaritzapean egingo dute jauzi oholtzara Ximun Fuchs eta Manex Fuchs anaiek. EÑAUT CASTAGNET

Zigor eta Lander;Gaizka eta Mattin;Lorentxa, Amaia eta Sam;Aintzane eta Gorka;Ihintza eta Idoia;Jon eta Mikel, eta Eñaut eta Xabi. Anai-arreben arteko harremanez eta haren ausen-tziaz mintzatzen diren zazpi istorioen izenburuak dira. Zazpi senideko obraren protagonistak dira denak, Ximun eta Manex Fuchs aktoreek antzeztuta. Anaien arteko harremanak, anai-arrebenak edo ahizpen artekoak, guztiek ere ausentzia dute ildo nagusi. Heriotzak, presondegiak, eritasunak edo lanak urrundurik, zazpi senidekoren istorio gogorren isla da antzezlana. Oholtza gainean, bi anai: Ximun eta Manex, anaitasunaz mintzo, antzerkiaren bitartez. Axut! kolektibo sortu berriarekin batera Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiak daude antzezlan honen sorreran.

Istorio humanoak, intimoak eta gogorrak dira bildutakoak, Fuchs anaiek gertuko dituzten zazpi pertsonari eskatutakoak: Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga eta Eñaut Castagneten testigantzak jaso dituzte antzezlaneko testua osatzeko. Gogorrak eta askotarikoak dira zazpi istorioak. Anaia auto istripuz hil da, tumorea duen anaia hiltzear dago, down sindromea duen ahizpa, presondegian dagoen anaia.... Guztiek, halere, badute zerbait komunean: anaia, arreba eta ahizpen arteko harremanez ari dira. Zazpi testigantzak bananduta ager-tzen dira eta zazpi kontakizunetan agertzen diren pertsonaia guztiak batere karakterizatu gabe interpretatzen dituzte bi anaiek: anaiak izanen dira, anai-arrebak eta baita ahizpak ere.

PRIBATUTIK INTIMORA “Gure anaitasunaz hitz egitea gure herriaz hitz egitea da, adierazi du Ximunek. Anaitasunaren barrunbeak, haren ausentziak, sortzen dituen kontraesanak, loturak eta elkartasunaren zentzuaz ari dira obra honetan. Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren Itsasoan urak handi dire abestiak ematen dio izenburua antzezlanari. “Ausentzietan ohartzen gara harreman horrek zenbat eraikitzen gaituzten, zenbat egiten gaituzten eta zenbat garen gu eta hau gabe zenbat ez garen gu”, jarraitu du. Horretarako, hurbil dituzten zazpi pertsonen bizipenak eta senidetasun harremanak antzerkira eraman dituzte. “Hustu” egin dira, eta pribatutik intimora eraman dituzte bizipen horiek, eta hein berean, egiatik fikziora. “Hau dena egia da eta aldi berean gezurra da;hau dena an-tzerkia da, bizitzaren antza duen zerbait”.

Zazpi istorio horiek, hortaz, ez dira Ximun eta Manexen bizipenak, baina “badira” hein handi batean. “Besteen bitartez kontatzen ditugu gureak;gu ere hor oso presente gaude, aktore bezala kontatzen dugu”. Istorio independenteak dira zazpiak, hasiera eta bukaera gabekoak, Ximunek dioenez. Azken finean, bizi uneak dira, anaitasunaren fragmentuak. Batzuetan, ikusleek “arnasa har dezaten” bukatzen dira. Horregatik, dio aktoreak, ikusleak kamera bat balu bezala ikusten duela obra. “Ikuslea kasik kamera batekin dabil gure herrian zehar eta gure etxeetan sartzen da, intimitatera. Baina etxe batetik bestera egiten duen bidea norberak egiten du, ikusle bakoitzaren bizipenak egiten ditu loturak”.

AUSENTZIA KONTATU Haien testigantzak eman dituzten zazpi pertsonak gertukoak dituzte bi anaiek eta guztiek anaitasun, ahizpatasun edota arrebatasun esperientzia gogorra bizi izan dute. Guztiak dira istorio oso intimoak eta gogorrak. “Gu, aktoreak garenez lapurrak ere bagara;eta besteen istorioak lapurtzeaz gain, kontakizun horietan, nonbait, Ximun eta ni neu ere bagaude”, azaldu du Manexek. Zazpi istorio intimo horietatik edan dute haien anaitasuna kontatzeko. Gogorrak dira istorioak, bortxaz, ausentzia delako haien angelua. Ausentzia horren testuinguruan, bada, kartzela, herio-tza eta eritasuna agertzen dira, besteak beste. “Presondegia, heriotza edo eritasuna presente daude gure obran, baina ez dira gaiak, baizik eta ausen-tzia kontatzeko iturri bat”.

Gordintasunean, aitzitik, badago umorearentzako tartea. Aintzane eta Gorkaren istorioaz ari da Ander Lipus obraren zuzendaria. Bertan, anai-arrebak armairuan ezkutatuta daude gurasoekin arazoak dituztelako. “Umeen mundu imajinarion, gordintasunetik beti ere, oso umoreko momentu politak suerta-tzen dira”.

ZAZPI ISTORIO HARILKATUZ Lipus aritu da bi anaiak zuzentzen eta zazpi istorio desberdinak harilkatzen. Guztiak desberdinak eta independenteak izaki, ez dela lan erraza izan azaldu du. Bide horretan, Mercedes Sosak abesten duen Atahualpa Yupanquiren Yo tengo tantos hermanos abestiak egiten du istorioen arteko nolabaiteko lotura, Lipusen iritziz. Abesti horrez ere aritu da Ximun Fuchs, abesti horrek antzerkiaren bidez esaten dutena ongi islatzen duelako. “Anaitasuna ez da bakarrik odoletik mintzatzen, eta batzuetan ez du behar odoletik mintzatu;baina sentimenduek, oroitzapenek, bizipenek eta maitasunek sortzen dituzte anaitasun eta arrebatasun harreman horiek”.

Argazkiek ere protagonismoa dute taula gainean. Ximun eta Manexek txikitako argazkiak eskuan hartzen dituzte, lagun horiek zertan bilakatu diren ikusteko edo haiek beraiek non dauden ikusteko. Hala ere, denbora guztian errealitatearekin eta fikzioarekin jolasten da, beti ere, egia batetik abiatutako fikzioa taularatuz. “Ikusten duzuna ez da egia, baina egiatik oso hurbil dago”, dio Lipusek. Eszenografiaz ere min-tzatu da zuzendaria. Espazio soila da osatu dutena, zazpi istorioak bortitzak eta gogorrak direlako bere horretan.

Askotan lan egin dute elkarrekin Fuchs anaiek eta Lipusek. Bata bestea zuzentzen, aktore bezala, ez dira gutxi elkarrekin egin dituzten kolaborazioak. Oraingoan, Lipusi egokitu zaio bi anaiak zuzentzea. “Manex zuzendua nuen Aulki Hutsa antzerkian, baina beste guztietan Manexek ni zuzendu nau -Publikoari gorroto eta Hozkailua- eta beste batzuetan -Francoren bilobari gutuna, Errautsak eta Hamlet- Ximunek zuzendu nau”, azaldu du. Ideia anaiena izan zen, hasieratik bat egin zuen Lipusek kontatu nahi zutenarekin eta “plazera” izan da harentzat gidaritza lana egitea.

“Biluztasun” osoz aritu dira obra honetan, Ximunen iritziz. Gustura aritu dira bi anaiak elkarrekin lanean. Orain dela 25 urte hasi ziren elkarlanean eta sortu berri duten Axut! kolektiboarekin hasiera eman diote bidaia berri honi. Orain arteko emanaldietan, gainera, publikoak harrera beroa izan duela baieztatu du Ximunek: “Izan daiteke ikusle batzuk pertsona horiek ezagutzea, baina guztiok ezagutzen ditugu ausentzia horiek, urrunetik edo hurbiletik. Senideen ausen-tzia denok bizi dugulako”, azaldu du. Era horretan, eta lekukotasunak garrantzi handia duenez, ikusleak forma “berritzaile” batean ikusten du antzerkia. “Aldi berean, naturaltasun handiz bere bizipenekin bat egin dezake”.

Ildo beretik mintzatu da Manex. Berezia izan zen estreinaldia, bi anaiak hezi diren herrian izan zelako, Lartzabalen, hain zuzen ere. 400 biztanleko herriak bi egunez jarraian aretoa bete zuen antzezlana ikusteko. “Oso modu beroan erantzun du publikoak eta zinez animo askorekin gaude bidea jartzeko. Hor kontatutakoa hurbiletik edo urrunetik haiena ere badelako edo haiena ez denean bakoi-tzaren anaitasun esperientziara eramaten duelako. Anaitasunak eraiki gaitu guztiok anai edo arrebarik ez dugunean ere”. Izan ere, anaiek diotenez, anaitasunarekin bat sortzen da gu kontzeptua. “Parekorik gabe, ez naiz gu izan ahal, ni horretan mugatua nago, ni bakarrik”.

BITARTEKOTZA LANA Elkarrekin egin dituzten antzezlanetan, gainera, ez dira muga-tzen taula gainera igotzera. Hala, mediazio edo bitartekotza lana aurrera eraman ohi dute Axut!, ArteDrama eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiek. Kasu honetan ere, an-tzerkia eta obra beste modu batean ezagu-tzeko aukera eman nahi diote publikoari. Lipusen esanetan, “sorkuntza prozesua jendeari erakustea eta publikoarengana beste modu batean hurbiltzea da asmoa”. Modu horretan, antzerkiari beste bide batzuk irekitzen dizkio mediazioak. Esaterako, Bernart Etxepare Lizeoko ikasleekin egonak dira aurreko egunetan, eta ikasleek aurre lanketa egin dute antzerkiko gaiak jorratuz.

Adierazi duten moduan, ikuskizunaren alboan egingo diren bitartekaritza proposamen ezberdinak eskola, lizeo, institutu edo fakultateko ikasleei egokitu ahal zaizkie, baita ikusle, amateur zein profesionalei ere. “Sorkuntza egonaldietan zehar, edo hedapen une batean, gure taldearen lan giroaz eta erronka artistikoaz jabetzeko aukera izango da”, jakinarazi du Lipusek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120