Zirrikituetatik begira

Winnie Mandela

Juanjo Olasagarre - 2018(e)ko apirilaren 7a, larunbata - 06:00etan eguneratua

AURREKO astean Winnie Mandela hil da 81 urterekin Sowetoko bere etxean, adreiluzko etxe handian, atarian egon nin-tzen horretan berean. 1996. urtea zen eta, garai hartan, inguruan nituen gizon beltzen artean Nelson Mandelaren andre ohiaren erregina moduko manera txarrak aipatzen ziren. Zurien artean, halaber, bere bizkar zainek (Mandela United Football Club) bahitu, torturatu eta hildako Stompei Seipei mutikoaren heriotza azpimarratzen zen, orain arte jabetu ez naizen misoginiaz, izan ere, Nelson Mandela saindu bat izateko bidean zen, Winnie, aldiz, puta zahar bat. Truth and Reconciliation Comissionek erabaki zuen bahiketa bai baina bera ez zela heriotzaren eragile izan. Desmond Tutuk mutikoaren amari barkamena eskatzera behartu zuen. Eta halaxe egin zuen Winnie Mandelak ekitaldi publikoan.

Hego Afrikako egunkarietan munduko egunkarietako obituarioetan irakurritakoak jaso dituzte: New York Times-en “bere garaipenak itzalek estali dituzte”;Reuters agentziak “ama” eta “atraka-tzaile” hitzak nahasten ditu paragrafo berean;BBC Afrikak Nelson Mandelaren andrea izan zela azpimarratu du;Time aldizkariak “ondare nahasia” uzten duela.

Ondare nahasi hori, besteak beste bortxa erabili izana, ez dela horrenbeste azpimarratu azaltzen digu Ra’eesa Pather kazetari gazteak Mail and Guardian egunkarian ez Nelson Mandelaren kasuan ez beste ANCko partaide ba-tzuenetan, zeinak, gogoratu beharra dago, terroristak izan baitziren 1992 urtea arte, eta, gehitu, beharbada, Winnie Mandelaren bidea jarraitu izan balitz Hego Afrikako apartheidaren bukaera ez zela izango izan dena, hau da: zuriek botere ekonomikoaren jabe izaten jarraitzen dute beltzen gutxiengo bat aberastasun horren jabe egitearen truke, eta populazioaren %50 oraindik ere erabateko pobrezian dago.

Ez dut nik esaten baizik eta Adam Habib bezalako irakasle batek bere Hego Afrikako iraultza ez-gainditua. Esperantzak eta etorkizuna liburuan. Arraza apartheida ekonomia apartheida bilakatu zen. Eta emakume publikoei, oraindik ere, beste neurgailu ba-tzuk egokitzen zaizkie.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120