txartel turistikoa

1.672 bisitarik aprobetxatu dituzte Bilbao Bizkaia Card berriaren abantailak

Garraio publiko gehienak mugarik gabe doan erabiltzeko aukera ematen du 

2018(e)ko apirilaren 7a, larunbata - 12:26etan eguneratua

La Bilbao Bizkaia Card se puso en marcha en 2014 y dejó de comercializarse en enero por la deuda acumulada por la empresa que la gestionaba.

Bilbao Bizkaia Card. (Pablo Viñas)

Galería Noticia

La Bilbao Bizkaia Card se puso en marcha en 2014 y dejó de comercializarse en enero por la deuda acumulada por la empresa que la gestionaba.

2017ko urrian salgai jarri zen txartel berri honek, mugarik gabe garraio publiko gehienak doan erabiltzeko aukera ematen du eta, modu berean, deskontuak eta bisita gidatuak eskaintzen ditu.

BILBO. Salgai jarri zenetik martxoaren 31ra arte guztira 1.672 bisitari izan dira Bilbao Bizkaia Card txartelak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatu dituztenak. 2017ko urriaren 26tik salgai dagoen txartel turistiko berritu honek aukera ematen du mugarik gabe Bizkaiko garraio publiko gehienak doan erabiltzeko eta, halaber, lehentasuna ematen du museoetara sartzeko eta deskontuak eta bisita gidatuak eskaintzen ditu programarekin bat egiten duten jarduera eta establezimenduetan.

Bilbao Bizkaia Card  www.bilbaobizkaiacard.com web orriaren bidez erreserbatu daiteke eta Plaza Biribilean eta Guggenheim Bilbao Museoaren aurrean kokatuta dauden turismo bulegoetan hartzen da. Txartela hiru formatutan saltzen da, 24, 48  eta 72 ordukoak eta prezioak, hurrenez hurren, 10, 15  eta 20 euro dira.

Saldu diren txartel horietatik guztietatik, 876 ale (% 52,5) 24 orduko tituluak izan dira. Bigarren tokian 48 ordukoak daude, % 28,5 eta, azkenik, 72 orduko baliagarritasuna dutenak, kasu honetan 318 titulurekin. Azpimarratu behar da Aste Santuaren oporraldiarekin bat suertatu den martxoan zehar guztira 558 txartel jaulki direla.

Garraioa mugarik gabe

Txartel turistiko berrituak bisitariari aukera ematen dio era errazean eta doan Lurralde osotik mugitzeko. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Garraioen Partzuergoaren arteko akordioari esker Bilbao Bizkaia Cardek txartel turistiko moduan funtzionatzen du, Bizkaiko tarifa-alde guztietarako balio duen pertsona bakarrarentzako aldi baterako titulu moduan, eta aukera ematen du doan eta inolako mugarik gabe honako garraiobide hauek erabiltzeko: Bizkaibus, Bilbobus, Metro Bilbao, Tranbia, Euskotren (Bizkaiko bere ibilbideetan), Artxandako funikularra eta La Reinetako funikularra.

Urrian abian jarri zenetik otsailaren itxierara arteko datuak hartuta 6.673 bidaia egin dira programan sartzen diren garraiobideetan. Metro Bilbao eta Euskotren izan dira bidaiarik gehien erregistratu dituztenak, hurrenez hurren  % 38,2 eta % 30,5arekin.  Hirugarren tokian kokatzen da Artxandako funikularra, Bilbao Bizkaia Card txartelarekin egin diren lekualdaketen % 15,6arekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120