ostiral HONETAN HASIKO DA

30 jarduera antolatuta dituzte Gasteizen, Kirolaren Nazioarteko Eguna lehen aldiz ospatzeko

Egitaraua Kirolaren Egunean hasiko da, ostiralean, eta apirilaren 6tik eta hilaren 15erarte iraunduko du

EP - 2018(e)ko apirilaren 5a, osteguna - 17:36etan eguneratua

La concejal de Cultura, Estíbaliz Canto.

Estíbaliz Canto

Galería Noticia

La concejal de Cultura, Estíbaliz Canto.

Gasteizko Udalak Pertsona ororentzako 30 jarduera antolatu ditu uriko klub, federazio eta elkarteekin batera. Aurten, Garapenerako eta Bakerako Kirolaren Nazioarteko Eguna ospatuko du lehen aldiz, apirilaren 6an hain zuzen. 

GASTEIZ. NBEren Biltzar Nagusiak Garapenerako eta Bakerako Kirolaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen apirilaren 6a, data horretan egin baitziren aro modernoko lehen Olinpiar Jokoak, 1896an. Kirolak giza eskubideak eta garapen ekonomiko eta soziosanitarioa sustatzen bete dezakeen zereginaz kontzientziatzeko xedea du egunak.

Estibaliz Canto Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak aurkeztu du ostegun honetan egitaraua. Bere hitzetan, "NBEk defendatzen dituen ideia berei jarraituta, Kirol Zerbitzuan lanean ari gara proiektu global eta iraunkor batean, herritarrek jarduera fisiko moderatua maiztasunez egin dezaten, horrek ongizate fisiko, psikiko eta soziala lortzea ahalbidetzen baitu, eta osasun ohiturak hartzen eta bizi kalitatea hobetzen lagunduko, baita kirolaren berezko balioetan hezten eta natur ingurunea bizitzaren iturri gisa errespetatzen ere".

Beraz, bere iritziz, Gasteizen jarduera horiek guztiak antolatzeak "badu zentzurik, kirol jarduera eta azpiegituren aparteko diseinua baitu, izan nahi dugun Kirolaren Hiriaren ezaugarria".

Ekitaldiak ostiralean hasiko dira, Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etaparen irteerarekin lotutako jarduerak baliatuta, eta apirilaren 15ean amaituko da.

Kirol mota ezezagunak praktikatu ahalko dira, hala nola boccia eta parkour, baita ezagunagoak ere, lasterka egitea eta padela, esaterako. Orobat, hirian mimetizatuta dauden kirol espazioak aurkitu ahalko dira, besteak beste, Foru plazako bolatokia eta Maurice Ravel lorategietako petanka, eta tai jian aritu ahalko da Iparraldeko parkean edota badmintonean Zabalganean. Ura maite dutenek igerilekuez gozatu ahalko dute, Lakuan waterpoloa ikasten edo Ibaiondon antolatutako uretako jaian.

Apirilaren 12an Espainia plazako lau izkinak hartuko dituzte jarduerek: Arabako Judo Federazioak erakusketak egingo ditu, eta Gaztedi Rugby taldeak errugbikoa;zumba eta body balanceko ikastaro magistrala egingo da, eta kirola gurpildun aulkian egiteko esperientzia sentitzeko aukera ere izango da, Zuzenak elkartearen eskutik. Foru plazan, berriz, emakumeek esku huskako pilota erakustaldia egingo dute, Arabako Federazioari esker.

Halaber, apirilaren 12an bertan, 2017ko Kirolaren Sariak banatuko dira. Aurten, María José Lagartos Calvo eta Antonio Bello Nicio hautatu ditu epaimahaiak. Lagartos Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna da, eta atletismo entrenatzailearen titulua du;SHEE-IVEF taldea eratu zuen, eta haren bidez, atletismo proba berezia sortu eta garatu: Herri Krosa, aurten 30. ediziora iritsiko dena. Bello judo maisu entrenatzailea da, eta nazio mailako epailea. Gaur egun Euskal Federazio Eskolaren zuzendaria eta arduradun nagusia da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120