52,8 milioi euroko inbertsioa

EAEko 126.747 unibertsitarioei bekaren bat eskaini zaie aurten

Ikasle bakoitzak laguntza bat baino gehiago jaso dezake

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 5a, osteguna - 12:06etan eguneratua

Batxilergoan neska eta mutilen antzeko kopurua dago, baina Maila Ertaineko Lanbide Heziketan ikasleen bi heren mutilak dira.

126.747 ikaslek jaso dute diru laguntzaren bat (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Batxilergoan neska eta mutilen antzeko kopurua dago, baina Maila Ertaineko Lanbide Heziketan ikasleen bi heren mutilak dira.

2017-2018 ikasturtean unibertsitatez besteko beketarako izan diren eskaerak aztertzeko lanak amaitu ditu. Oraindik aurkez daitezkeen helegiteak aintzat hartu gabe, aurrerago ebatziko direlako, 126.747 ikaslek jaso dute diru laguntzaren bat, beka deialdia osatzen duten kontzeptuetakoren batean.

BILBO. Orotara, emandako laguntzak 188.583 izan dira, ikasle bakoitzak laguntza bat baino gehiago jaso baitezake. Beketan emandako diru kopurua berriz, 52,8 milioi euro izan da. Halere, aurreikusi da kopuru hori igo egingo dela azterturiko helegiteak ebatzi ondoren, eta ikasturte honetan zehar sartu diren ikasle berriak tarteko.

Eskaerarik gehien izan duten beken artean aipatzekoak dira jantokiko bekak (58.339 beka eta 36,7 milioi euro), ikasmaterialetarako bekak (124.016 beka eta 13,3 milioi euro), bidaiak ordaintzeko bekak (3.292 beka eta 1,2 milioi euro) eta irakaskuntza bekak (2.450 beka eta milioi bat euro).

Hezkuntza Sailak jakinarazi du unibertsitatez kanpoko bekak ebatzi eta ordaintzeko prozedura bizkortzen jarraitzen duela. Horrela, familiei bekak ordaintzeko denboran gertatu den bilakaera nabarmendu du. 2016-2017 ikasturtean, familien %22,7k jaso zuen beka 2016. urtea amaitubaino lehen, eta ikasturte honetan, aldiz, familien ia %80k jaso du bekaren edo beken ebazpenaren berri 2017. urtea bukatu aurretik, eta handik egun gutxira ordaindu zaie zegokien diru kopurua.

Era berean, eta izapide administratiboak arintze aldera, aurreko ikasturtean beka eskatu zuten familiek aurten eskaera orria betea jaso dute etxean. Aurrerapen honi gehitu behar zaizkio egin diren hobekuntzak, ikastetxeei beken eskaerak tramitatzerakoan lan administratiboa arintzea ekarri dieten hobekuntzak, alegia.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120