Zirrikituetatik begira

‘I have a dream’

Josu Torre - Jueves, 5 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

WINNIE Mandelaren heriotzari, edo hobe bizitzari, eskaini nahi nion gaurkoa eta haren erreferentzia bila joaterakoan, bere bere izan zuen idoloaren erailketaren 50. urtemuga bereziarekin egin dut topo. Izan ere atzoko egunez, 1968.04.04.ean, Menphiseko motel batean James Earl Ray-k garbitu zuen historiako Bake Nobel Saridun gazteena, Martin Luther King, hain zuzen, 35 urte soilik zituenean. Bi urte lehenago, marka izugarri bat lortua zuen Luther King-ek, AEBetako hiriburuan, Washington-en 250.000 manifestari bildu zituen egunean. Dena ere, gaur egun hain sinplea deritzogun botoa emateko eskubide unibertsala edo garraio publikoetan beltzak (ere) besteekin bidaiatzeko eskubideak eskatzen. Gizartearen zati handi batek asumitu ez duen arren, haren irakatsiak edota lorpenak hemen diraute.

Herenegun zendu den Winnie Mandela izan zen, dudarik gabe, haren jarraitzaile, sutsuena ez bada, ezagunenetarikoa. 20 urte zituela ezagutu zuen, Soweto-ko bus geltoki batean -eta handik bi urtera ezkondu- Hego Afrikak, ez ezik Kontinente Beltzak, ezagutu duen gidari politikorik maitatuena eta, neurri berean, gorrotatuena. Bere arrazakoen eskubideek defendatzearren 27 urte kartzelan eman zituena. Senarrak giltzapean egin zituen urte guztietan tinko mantendu zuen beltzen eskubiden aldeko borroka, hainbat alor edo frentetan.

Alde ilunik ere izan zuen Winne-k. Bere botereaz horditurik, bizkarzainei aginte konpetentzia egiten zion apaiz baten akolitoak sakuestratu eta torturatzea -bat erailtzeraino- agindu zuen, honen informazioa lortzeko. Nelson Mandelak, kartzelatik atera eta Hego Afrikako lehen presidente beltza izandatu zutenean, neurri handi baten ahaztu zituen emaztearen pekatu horiek, zeren Errepublikako Arte, Kultura, Zientzia eta Teknolgiako ministro izendatu zuen. Ez luzerorako alegia. Senar emazte kidetzari edo bata bestearen mezedeari lotua zegoen kargu hori, itxuraz, eta etxe barruko kidetasuna apurtzean Gobernuan beste hainbestekoa eman zen. Bejondeiala, dena den, Luther King, Nelson eta Winnie-ri, ametsetik egitara eramateagaitik Martinen I have a dream.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120