eustaten datuen arabera

Industriaren produkzioa %3,5 igo zen otsailean EAEn, 2017ko datuekin konparatuz

2018(e)ko apirilaren 5a, osteguna - 11:52etan eguneratua

La industria siderúrgica vasca aumentó su producción el pasado año, entre ellas la compañía Sidenor.

Industriaren ekoizpenak %3,5eko hazkundea izan zuen joan den otsailean (Juan Lazkano)

Galería Noticia

La industria siderúrgica vasca aumentó su producción el pasado año, entre ellas la compañía Sidenor.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren ekoizpenak %3,5eko hazkundea izan zuen joan den otsailean, 2017ko hil beraren aldean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustat estatistikaren euskal erakundearen datuen arabera.

BILBO. Horrela, 2018ko lehenengo bi hilabeteetako balantzean, industriaren jarduera %3,6ko hazkundearekin itxi da, 2017ko aldi berarekin alderatuta. Halaber, urtarrilarekin erkatuta, industriaren ekoizpena %0,2 gutxitu zen, urtaroetako ondorioak zuzendu ondoren.

Otsaileko indizearen bilakaerak zeinu ezberdineko bilakaera izan du industria sektore handietan 2017ko otsailaren aldean. Horrela, energiak %19,3 egin du gora, bitarteko ondasunek %3,1 eta kontsumoko ondasunek %0,7 (kontsumo iraunkorreko ondasunak %2,3 gora eta ez iraunkorrenak %0,0). Ekipo ondasunek, aldiz, %0,1 egin dute behera.

Hilabeteen arteko aldakuntzak ere zeinu ezberdina izan zuen otsailean industriaren sektore handietan. Ekipo ondasunak %4,0 jaitsi ziren, eta bitarteko ondasunak %0,4;energia, aldiz, %9,6 igo zen, eta kontsumokoondasunak %1,5 (kontsumo iraunkorreko ondasunak %2,2 gora eta ez iraunkorrekoak %1,3).

Halaber, euskal industrian pisu gehien duten sektoreen artean, joan den otsailean, urte arteko aldakuntzak kontuan hartuta, garraio materialak (%7), kautxuak eta plastikoak (%2,6), energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%2,4) eta metalurgia eta produktu metalikoak (%2,4) sektoreek izan zituzten gehikuntzarik nabarmenenak. Beherakada, berriz, zuraren, paperaren eta arte grafikoen sektorean izan zen, %6,7koa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120