Hirugarren Sektore Soziala

Bizkaiak desgaitasuna duten pertsonen bizi-proiektuekin daukan konpromisoa sendotu du

Onetsitako 7 hitzarmenen zenbateko osoa 31.889.077 eurokoa da

2018(e)ko apirilaren 5a, osteguna - 13:34etan eguneratua

Dos mujeres dependientes, en una residencia.

Bizkaiko Foru Aldundiak zazpi lankidetza hitzarmen berritu ditu, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin (OSKAR MONTERO)

Galería Noticia

Dos mujeres dependientes, en una residencia.

Bizkaiko Foru Aldundiak, ia 32 milioi euroko, zazpi hitzarmen berri onetsi ditu Hirugarren Sektore Sozialeko erakunderekin adimen edo gorputz desgaitasuna daukaten pertsonen foru erantzukizuneko zentroak modu integralean kudeatzeko. Gizarte Ekintzako Foru Sailak aurten ia 100 milioi euro bideratuko ditu desgaitasunaren alorrera.

Bizkaiko Foru Aldundiak zazpi lankidetza hitzarmen berritu ditu, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin, Bizkaian desgaitasuna duten pertsonen arreta eta inklusio sozialerako foru eskumeneko gizarte prestazioen eta zerbitzuen esparruko zentroak kudeatzeko. Onetsitako 7 hitzarmenen zenbateko osoa 31.889.077 euro da, pertsona horien eta haien familien bizi-proiektuak bermatzeko konprometitzen direnak.

Desgaitasuna duten pertsonen zentroen foru sarea

2018ko ekitaldi honetarako, Gizarte Ekintza Sailak ehun hitzarmenetik gora dauzka sinatuta hirugarren sektore sozialeko erakundeekin, desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuen sare aitzindari bati egitura juridikoa ematen diotenak. 1.245 plaza dira egoitza-zentroetan eta etxebizitzetan, eta horientzat aurreikusi den kostua 47,8 milioi euro da. Bestalde, foru sarean 1.326 plaza daude eguneko arreta emateko zentroetan;horien kostua 17 milioi euro da. Azkenik, baina era berean garrantzitsua, zereginetako zentroen sarea daukagu, 1.410 plazarekin eta 9,4 milioi euroko urteko inbertsioarekin. Guztiekin Bizkaiko Lurralde Historikoaren beharrizanak estaliko dira desgaitasunaren eremuan.

Desgaitasuna duten pertsonak, lehentasun

Gizarte Ekintza Sailak aurten 494.594.000 euroko aurrekontua dauka. Foru erakundeak guztira duen zenbatekoaren % 41,43 da hori. Aurten 100 milioi euro inguru bideratuko ditu Aldundiak desgaitasunaren esparrura.

Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak hartu duen konpromisoaren erakusgarri da Desgaitasuna duten pertsonen parte hartzerako eta bizi-kalitaterako plana (2016-2019). Planak desgaitasuna duten gure lurraldeko pertsonen benetako parte hartzea eta bizi-kalitatea bultzatzea du helburu, eta benetako aldaketa kultural batean aurrera egiteko eskatzen du, honelako pertsonei arreta emateko orduan, betiere beraien ongizatea eta beharrizanak gogoan izanik, eta beraien bizi-proiektua goitik behera garatuz.

Plan honekin, Bizkaiak irisgarritasun unibertsaleko eta aukera berdintasuneko lurraldea izan nahi du, eta babes pertsonalizatuetako sare bat zabaldu. Bizkaiak bere konpromisoari eusten dio: pertsona guztiek, euren mendekotasun edo desgaitasun egoera edozein izanda ere, baliabideak eduki ditzatela bizimodu independenteagoa egiteko eta gizartean parte hartzeko. Halaber, hirugarren sektore sozialeko erakundeekin batera, desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala eta burujabetza sustatzen ditu, eta gizartean eurak aintzat hartu eta balioestea ahalbidetzen du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120