5.000 ale argitaratu ditu

Udalak umeak sutik babesteko aholkuak dituen triptikoa argitaratu du

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 5a, osteguna - 12:09etan eguneratua

Udalak umeen segurtasunerako aholkuak dituen triptikoa argitaratu du sutik babesteko

Udalak umeen segurtasunerako aholkuak dituen triptikoa argitaratu du sutik babesteko

Galería Noticia

Udalak umeen segurtasunerako aholkuak dituen triptikoa argitaratu du sutik babesteko

Guztira, 5.000 ale argitaratu ditu udalak eta umeak usutzen dituzten guneetan zabaltzen hasiko da. Adingabeei zuzendutako berariazko segurtasun gomendioekin batera, komenigarritzat jo du 112 larrialdi-telefonora deitzen irakastea, baina txantxazko deirik egiten ez dutela egiaztatuz.

BILBO. Bilboko Udalak neska-mutilei zuzendutako segurtasun aholkuak biltzen dituen triptikoa argitaratu du, suaren inguruan sor daitezkeen arriskuak prebenitzeko. Guztira, 5.000 ale plazaratu ditu, eta astelehenetik aurrera –hilak 9–, Haurreskoletan, Lehen Hezkuntzako Ikasketxeetan, Kiroldegietan, Udaltegietan eta herritarrentzako arreta-ekipamenduetan banatzen hasiko da.

Martxoaren hasieran argitaratutako “Etxeko suteen prebentziorako aholkuak” izenburuko InfoBilbao buletinaren harira, baina etxean haurrentzat arriskutsuak izan daitezkeen egoerei erreparatuta, Bilboko Udalak gogoratu du heziketa eta informazioa direla suaren aurreko jarrera eta jokabide seguruak txertatzeko eskura ditugun funtsezko baliabideak.

Bilboko Udalak antolatutako foiletoan zehaztu denez, umeen berezko jakin-minaren eta suari buruzko ezjakintasunaren ondorioz, arriskutsuak izan daitezkeen jokabideak gerta daitezke etxean.

Hori saihesteko, Bilboko Udalak suaren inguruko arriskuei aurre egiteko segurtasun aholku hauek landu ditu:

  • Pospoluak eta pizgailuak umeak hartu ezin dituzten lekuan gorde.
  • Janaria maneiatzeko, erabili barruko suak eta jarri kirtenak beti barrura begira, umeek ezer irauli ez dezaten.
  • Ez eduki jostailurik geletako irteeretan eta etxeko sarreran.
  • Babestu entxufeak, inolako objekturik sartu ez dezaten.
  • Errez gero, sartu ur hotzetan erretako aldea gutxienez 15 minutuz;erredura larriak badira, eskatu medikuaren laguntza lehenbailehen.
  • Urtebetetzeetan kontu handia izan kandelak amatatzeko orduan;ez irten gelatik kandelak erabat amatatuta daudela ziurtatu arte.
  • Ez utzi inoiz umerik bakarrik kandela piztuta dagoen gela batean.
  • Ez utzi umeei estufa eta berogailuetatik gertu jolasten (gutxienez metro batera).
  • Adingabeek ez dute sekula petardorik, bengalarik eta bestelako material piroteknikorik maneiatu behar.

Azkenik, Bilboko Udalak komenigarritzat jo du etxeko txikienei 112 larrialdi-telefonora deitzen irakastea, baina txantxazko deirik egiten ez dutela egiaztatuz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Información relacionada

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120