Zirrikituetatik begira

Marotorenak

Rikardo Arregi - Miércoles, 4 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

JAVIER Maroto erdipurdiko politikaria da, mediokre bat besterik gabe, ala politikari azkarra, erbia baino zuhurragoa? Eskuinekoa dela ezaguna da, Gasteizko alkatea izan zenetik badakigu hori, “zentro” hitz magikoa mozorro moduan askotan erabili duen arren;baina orain kontua beste bat da, azken egunotan egin dituen adierazpenak arretaz entzuten badira.

Cristina Cifuentes alderdikideaz, unibertsitateko master mirakuluzkoa dela eta, esan berri du arrazako politikaria dela, guztiz zintzoa eta abar. Arrazakoa? Ez zuen Marotok beste adjektiboren bat gogoan Cifuentes andrea defendatzeko? Ez dut buruan hazi zaizkidan lotura errazegiak hemen idatziko, baina hiztegietan, gaztelerazkoetan jakina, hitz eder asko zituen eskura Cifuentes goraipatu nahi bazuen.

Espainiako Erresuman aurrekontuekin dituzten arazoak direla eta, Marotori zera bururatu zaio: bost diputatu sozialistak, berdin dio zein-tzuk, aurrenkontu horiek onartzearen aldeko botoa ematea. Hara aterabidea! Politikari hasi berri bati ere otuko ez litzaiokeen ergelkeria lasai asko bota du;ez du sozialisten abstentzioa eskatu, logikoagoa izango litzatekeena, ai-tzitik, trikimailu ezinezko eta bihurri bat plazaratu du guztiok barre egin dezagun bere kontura, antza. Badakit Marotoren helburua sozialistak estu-tzea dela, baina aukeratu duen bideak zutabe honen hasieran egin dudan galdera piztu dit: ergela da edo nik harrapatu ezin dudan zuhurtziaren jabe?

Irene Montero Podemoseko diputatuaren haurdunaldia dela eta, Marotok eginiko adierazpenak entzutean pentsatu dut martxoaren 8koa egunero errepikatu beharko genukeela: Marotorentzat Irene Montero Iglesiasen “bikotekidea” da, ez du izenik;elkarrizketaren beste une batean Montero eta Iglesias “bozeramailea eta neskalaguna” dira. Argi dago askorentzat kolore morea egun bateko moda dela eta ez besterik, eta matxismoa iturri agortezina.

Oporraldi txarra izan du Marotok? Amorraturik egon da Pazko astelehenean lan egiteagatik, Gasteizen jaieguna zen bitartean? Agian bere pentsamendu politikoa sofistikatuegia da jende arruntontzat.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120