Bilboko Zinemaldi Fantastikoa

Pre-Fant BBK Aretora, Guggenheim Bilbao Museora eta Bilborockera helduko da apirilaren 23tik aurrera

deia.com - 2018(e)ko apirilaren 4a, asteazkena - 14:48etan eguneratua

Pre-Fant BBK Aretora, Guggenheim Bilbao Museora eta Bilborockera helduko da apirilaren 23tik aurrera

Pre-Fant BBK Aretora, Guggenheim Bilbao Museora eta Bilborockera helduko da apirilaren 23tik aurrera

Galería Noticia

Pre-Fant BBK Aretora, Guggenheim Bilbao Museora eta Bilborockera helduko da apirilaren 23tik aurrera
  • Apirilaren 27an Trailer Faltsuen DARKFEST lehiaketaren finalistak eta irabazlea proiektatuko dira Bilborocken, eta saio horretara doazenek, FANTeko ikus-entzuleen Saria jasoko duen trailer faltsu gogokoena bozkatu ahal izango dute
  • Ángel Sala Sitgeseko Jaialdiko zuzendariak “Just imagine. 50 títulos esenciales del cine de ciencia ficción” liburua aurkeztuko du, eta Juan Zapaterrekin solasean arituko da, Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioan egingo den topaketan, apirilaren 25ean, 19:30etik aurrera

BILBAO. Maiatzaren 4tik 11ra egingo den eta Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANT 24k aurretiazko zenbait jarduera aurkeztuko ditu aurtengo edizioan ere –doakoak– apirilaren 23tik 27ra, Kale Nagusiko BBK Aretoan, Guggenheim Bilbao Museoan eta Bilborocken.

PRE-FANTek Sitges Tour a Contracorriente esperientzia programatu du berriro ere edizio honetan, Kataluniako zinemaldiko azken edizioan parte hartu duten filmen aukeraketarekin eta fantasiazko zine frantsesaren klasiko handiei buruzko zikloarekin.

Kale Nagusiko BBK Aretoko apirilaren 23, 24 eta 25eko programazioak bi saio jasoko ditu, 18:00etan eta 20:00etan. 18:00etan, Frantziako zine fantastikoko hiru lan klasiko ikusi ahal izango dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpi-tituluekin: Maurice Rourneurren “La mano del diablo” (1943);Luis Buñuelen “El fantasma de la libertad” (1975) eta Georges Franjuren “Los ojos sin rostro” (1960).

Bigarren saioan ikus-entzuleek orain denbora gutxi –2017– ekoiztu diren eta Sitgeseko Jaialdiaren azken ediziotik igaro diren bi lan ikusi ahal izango dituzte: Brian Taylorren “Mom and Dand” film estatubatuarra eta Shane Abbessen “The Osiris Child” australiarra. Ostegunean, apirilaren 26an, Bi Liu Jianen “Have a Nice Day” animazio film txinatar odoltsua eskainiko da sesio horretan.

PRE-FANTeko programazioa, Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioan, Ángel Sala Sitgeseko Jaialdiaren zuzendariaren eta Juan Zapater zine kritikari bilbotar eta BilbaoArteko zuzendariaren arteko topaketarekin osatuko da. Salak idatzi duen “Just imagine. 50 títulos esenciales del cine de ciencia ficción” liburuari buruz egingo dute berba jendearen aurrean.

PRE-FANTek ostiralean, apirilaren 27an, jarraituko du, Bilborocken eskainiko den saio bikoitzarekin. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera DARKFEST jaialdiko trailer faltsu finalistak eskainiko dira, eta baita epaimahaiak aukeratutako irabazlea, eta ikus-entzuleen boto gehien jaso dituena ere. Saio horretara doazenek, FANTen Ikus-entzuleen Saria jasoko duen trailer faltsua ere bozkatu ahal izango dute, eta lan horrek 200 euroko saria jasoko du.

Koldo Serra eta Roberto San Sebastián euskal zinegileak kide izango diren epaimahai adituak aukeratuko du 700 euroko saria jasoko duen trailer faltsu hoberena. Horrez gain, lehiaketak irauten duen bitartean, plataforman trailerrak ikusi ahal izango dira, sareetan konpartitu eta hoberenen aldeko botoa eman. Ikus-entzuleek aukeratutako lanak 350 euroko saria jasoko du.

Trailer faltsuen emanaldiaz gain, apirilaren 27ko gaueko programazioaren barruan, 80ko hamarkadako New Wave elektronikoenaren hoberena omenduko duen festa-ikuskizuna egingo da, 80´BEAT taldearen kontzertuarekin;Mamba Beat edo Doctor Deseo taldeetatik datozen musikariak elkartu diren taldea, “V” telesail mitikoko bisitariak janzten ziren moduan mozorrotuta. Bilborockeko saioek sarrera librea izango dute, baina leku kopurua kontrolatzeko beharrezkoa izango da txarteldegian gonbidapena jasotzea ekitaldiaren egunean bertan.

Beste alde batetik, aurten ere Bizkaiko beste herri batzuk ere bat egingo dute lurraldeko zine fantastikoari buruzko ekitaldi nagusiarekin, FANTekin, aurreko egunetan proiekzioak programatuz: apirilaren 17an, 21:00etan, Getxoko Kultur Etxeak Haritz Zubillaga zinegile bilbotarraren “El ataúd de cristal” lehenengo film luzearen proiekzioa programatu du Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan;Barakaldo Antzokiak, bere aldetik, FANTen azkenengo edizioa irabazi zuten film laburren saioa jasoko du apirilaren 24an, 19:00etatik aurrera.

Horrez gain, FNACek, IMVAL – Estudios Audiovisuales etxeak emango duen film laburren gidoi tailerra programatu du apirilaren 24rako, eta apirilaren 28an, 18:00etatik aurrera, makillaje eta fantasiazko pertsonaien karakterizazio tailerra antolatu du, umeei zuzenduta. Bilbon egingo diren jarduera guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120