Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jaurlaritzak laguntzak bideratuko ditu komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko

EP - 2018(e)ko apirilaren 4a, asteazkena - 13:38etan eguneratua

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri du komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko aurtengo diru laguntzen deialdia

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri du komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko aurtengo diru laguntzen deialdia (IREKIA)

Galería Noticia

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri du komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko aurtengo diru laguntzen deialdia

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri du komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko aurtengo diru laguntzen deialdia. Guztira, 105.000 euro bideratuko dira laguntza hauen bi modalitateetara: komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio proiektuentzako modalitatea eta irudidun liburuak egitea helburu duten proiektuetara bideratutakoa.

BILBO. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak iaz abiatu zuen diru laguntzen deialdi hau, "komikigintzaren eta ilustrazioaren munduan Euskadin egiten ari den lan oparoa lagundu eta sustatzeko helburuarekin". 2017an bezala, bi modalitate izango dira aurten, eta guztira zazpi laguntza. Lehen modalitatearen bidez 15.000 euroko lau laguntza bideratuko dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio proiektuak laguntzeko, eta bigarrenaren bitartez 15.000 euroko hiru laguntza bideratuko dira irudidun albumak helburu duten ilustrazio proiektuak diruz laguntzera.

Bi modalitateetan, bai komikietan eta bai irudidun liburuetan, oinarrizko puntuazioa gainditu dutenen artean, gutxienez diru laguntzetako bat 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da, eta gutxienez bat emakume batentzat (diru laguntza bakarra erreserbatuko da 30 urtetik beherako sortzaile hori emakumea bada). Horrez gain, puntuazioen gainontzeko irizpideei dagokienez, nobedade nagusia da "ilustrazioaren kalitate artistikoa" iaz baino gehiago baloratuko dela (iaz 40 puntu, aurten 50), eta gauza bera egingo dela "ilustrazioaren trataerarekin" (iaz 10 puntu, aurten 30).

KALEAN ARGITARATUTA

Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak diru laguntzen deialdi honen atzean dagoen filosofia azaldu du. "Diru laguntza hauen helburua da komikiak, eleberri grafikoak eta irudidun albumak kalean argitaratuta ikustea. Beraz, ez dira bekak, ezta marrazkilariak beren frogak egiteko laguntzak ere. Diruz lagundutako lanek irakurleen eskuetara ailegatu behar dute, eta hori lortzeko bideak aurreikusi dira deialdian", adierazi du.

Era berean, marrazkilarien lana laguntzeko garrantzia nabarmendu du. "Hainbat sortzaile lan bikaina egiten ari dira diziplina honetan, eta haien bidea lagundu nahi dugu. Arreta marrazkilariaren lanean jarri nahi dugu. Askotan idazleekin batera egiten dute lan, baina merkatuak nekez konpentsatzen du haien esfortzu hori. Politika publikoek merkatuaren ahuleziak gainditzera zuzenduta izan beharko lukete, eta hori da, hain zuzen ere, diru laguntza hauen xedea", azaldu du.

Iazko deialdira 38 proiektu aurkeztu ziren: 22 lehen modalitatera eta 16 bigarrenera. 30 urte edo adin horretatik beherako sortzaileen eskaerak, aldiz, gutxi izan ziren. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik adierazi dutenez, iazko deialdiaren balorazioa oso positiboa izan bazen ere, aurten 30 urtetik beherakoen aldetik proiektu gehiago heltzea nahi lukete. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 4an amaituko da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120