datorren apirilaren 6an

Aiko Taldeak Sevillara hurbilduko du Euskal Dantza tradizionala

Aikok eta Bideografik-ek ekoiztu duten ‘Jotamentala’ dokumentalaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek

2018(e)ko apirilaren 4a, asteazkena - 11:28etan eguneratua

JOTAMENTALA - TrailerVER VÍDEOReproducir img

(Aiko Taldea)

Galería Noticia

JOTAMENTALA - TrailerReproducirJOTAMENTALA - Trailer

AIKO Taldeak, dantza egiteko estilo tradizionala sustatzen eta balioan jartzen duen Euskal Herriko musikari eta dantza maisu kolektiboak, Sevillara eramango ditu denbora gutxi barru bere irakaskuntza metodologia propioa sustatuz. Apirilaren 6an, ostiralean, Aiko Taldeak Jota tailerra eskainiko du Sevillako ‘Antonio Ruiz Soler’ Dantza Kontserbatorio Profesionalean. 

BILBO. Beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea eta ezagutzak transmititzea da AIKOren zeinuetako bat. Horrela, ospe handiko pertsonekin eta taldeekin aritu da, Kukai Dantza konpainiarekin edo Cesc Gelabert eta Pantxika Telleria koreografoekin, besteak beste, eta orain lankidetza hori Sevillan ere irudikatuko da.

Irakasteko eta ikasteko modu desberdinaren bitartez dantza tradizionalaren ikerketa eta gizarteratzea sustatuz duen esperientzia luzean oinarrituz, AIKOk hamarkada bat baino gehiago darama dantza ezagun eta klasikoenetako bat ikertzen eta transmititzen, jota edo fandangoa, hain zuzen ere. AIKO taldeko dantza maisuen iritziz, jota “erabateko indarraldia duen kultur adierazpen garaikidea” da, eta ideia hori Sevillaraino eramango dute, dantza eta musika irakasleei eta ikasleei, dantzariei, maisuei eta dantza zaleei orokorrean, zuzenduta egongo den eta gehien bat praktikoa eta irekia izango den ikastaroa eskaintzeko.

Horrez gain, ikastarora doazenek, AIKO Taldeak eta Bideografikek jotaren bilakaerari buruz ekoiztu duten ‘Jotamentala’ dokumentalaz gozatzeko aukera izango dute. Dokumentalak maila handiko dantzarien eta koreografoen testigantzak jasoko ditu: Jon Maya Kukai Dantza Konpainiaren zuzendari eta AIKO taldearen sortzaileetakoarena;Cesc Gelabert katalanarena;Galiziako, Salamancako eta Asturiaseko dantza maisuena edo Juan Antonio Urbeltz ikerlariarena, beste askoren artean.

Dokumentalak sarbidea emango dio Sabin Bikandi Aikoko musikari eta dantza maisuak eskainiko duen ikastaroari. Gehien bat praktikoa izango da, eta 90 minutuko lau saiotan antolatuko da;tarte horretan, partaideei jotaren eta “arin-arinaren” testuinguru geografikoa eta ikasketa prozesua eskainiko zaie;eta baita jotak balsarekin, mazurkarekin edo txotisarekin duen erlazioa, jotaren baliabideak eta inprobisazioa ere. Tailerrean, Bikandik AIKOren irakaskuntza filosofia eta dantza egiteko modu naturalean oinarritutako bere metodoa aplikatuko ditu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120