abenduaren 7tik 16ra ospatuko da

Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan filmak aurkezteko epea irailaren 15era arte ireki da

EUROPA PRESS - Miércoles, 4 de Abril de 2018 - Actualizado a las 13:48h

Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan filmak aurkezteko epea irailaren 15era arte ireki daVER VÍDEOReproducir img

(Bilbao Mendi Film Festival - VIMEO)

Galería Noticia

Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan filmak aurkezteko epea irailaren 15era arte ireki daReproducirBilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan filmak aurkezteko epea irailaren 15era arte ireki da

BILBO. Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da, eta filmak aurkezteko epea ireki dute jada, irailaren 15era arte. Izen-emateak jaialdiaren web orrian egin daitezke: https://www.mendifilmfestival.com/MFF/index.php/eu/

Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute, hau da, alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena edo etnografia lantzen dituztenak. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.
Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, jaialdiaren Sail Ofizialeko sari guztiek diru oraina izango dute Eguzkilore garaikurrarekin batera, eta guztira 23.000 euro banatuko dira.

Horrela, Film Onenak Eguzkilorea eta 6.000 euroko Sari Nagusia jasoko ditu;Zuzendari Onenak, Eguzkilorea eta 3.000 euro; Argazkilaritza Onenak, Eguzkilorea eta 2.000 euro;Gidoi Onenak, Eguzkilorea eta 2.000 euro;Epaimahaiaren Sariak, Eguzkilorea eta 2.000 euro;Mendiko Film Onenak, Eguzkilorea eta 1.500 euro; Eskaladako Film Onenak, Eguzkilorea eta 1.500 euro;Kirol eta Abenturazko Film Onenak, Eguzkilorea eta 1.500 euro;Mendi kulturari eta Naturari buruzko Film Onenak, Eguzkilorea eta 1.500 euro; Euskarazko Film Onenak, Eguzkilorea eta 1.000 euro;Film Labur Onenak, Eguzkilorea eta 1.000 euro. Azkenik, Ikusleen sariak Eguzkilorea emango du.

Bestalde, Mendi Tour ekimenak aurrera darrai urtea hasi zenetik. Mendi Film Festivalen iazko edizioko filmarik onenak biltzen dituen erakusketa Euskal Herrian, Kantabrian, Asturiasen, Valentzian eta Pirinioetan barna ibili da negu partean, eta 5.000 ikusle bildu ditu. Aurten 14 Mendi Tour egin dira jada: Tolosa, Igorre eta Gasteiz hitzordu klasikoak dira dagoeneko, Eibar, Zangoza, Canet d'en Berenguer edo Vielha egonkortu egin dira, eta saio berriak sortu dira, Cangas de Onís, Reinosa, Agurain eta Amurrio kasu.

Apirilean hauek izango dira Mendi Tour film erakusketaren geltokiak: Hondarribia (apirilak 7-8), Vigo (12-13), Urnieta (13), Camargo (17-18), Leioa (18-19) eta Iruñea (23-24-25-26).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120