490.000 euroko inbertsioa

Udalak Kepa Enbeita plazaren eta Ugarte kalearen arteko irisgarritasuna hobetu du

Otxarkoaga auzoa eta Kepa Enbeita plaza lotuta geratuko dira proiektu honi esker

2018(e)ko apirilaren 4a, asteazkena - 11:22etan eguneratua

Bilboko Udalak inguruak berriro urbanizatu eta zerbitzuak hobetu ditu, baita argiteria ere, betiere hor bizi direnen bizimoduaren kalitatea hobetze aldera.

Bilboko Udalak inguruak berriro urbanizatu eta zerbitzuak hobetu ditu, baita argiteria ere, betiere hor bizi direnen bizimoduaren kalitatea hobetze aldera.

Galería Noticia

Bilboko Udalak inguruak berriro urbanizatu eta zerbitzuak hobetu ditu, baita argiteria ere, betiere hor bizi direnen bizimoduaren kalitatea hobetze aldera.

Bilboko Udalak Otxarkoagako iriste erreztasunua hobetu du espaloiak berrituz eta Pau Casals kaleko 2 eta 10 zenbakien artetik Ugarteko plazaren 17. zenbakira doan desnibela gainditzeko arrapalak eraikiz.

BILBO. Auzokide Planan lehentasunezkotzat jotako egin beharrak dira, inguru horretan bizi direnen bizimoduaren kalitatea hobetuko baitute, euren etxeetara samurrago eta erosoago iritsiko baitira.

Hori lortze aldera, ingurua berriro urbanizatu da, espazio bi horien arteko desnibela gainditzeko arrapalak eta eskailerak eginda. Gainera, irisgarritasuna bermatzeko, jarduera-eremuko zenbait puntutan mutiloiak, barandak eta eskudel berriak jarri dira, altzairu herdoilgaitzezkoak. Gainera, zoladura berria jarri da inguru guztian eta saneamendu sarea eta uren sarea ere eraberritu egin dira.

Bide batez, Udalak argiteria berritu du inguru horretan. Hain zuzen ere, lur azpiko argiteria-sarea jarri du eta argi berriak jarri ditu, bai zutabeetan bai besoetan. Guztira, 13 argi-puntu berri espazioa hobetzeko eta seguruago egiteko.

3 hilabetean egin da obra, 490.00 euroko inbertsioa eginda.

AUZOKIDE PLANA 2016-2019

"Auzokide Plana" da Bilboko Udalak herritarren parte hartzerako duen tresnarik garrantzitsuenetakoa, funtsezkoa da Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailaren jardunean.

Aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko. Plan honen ondorioz, 48 milioi euro inbertitzen dira lau urtean eta obrak eta hobekuntza jarduerak egin ohi dira;horiei denei Bilboko herritarrek eurek, eragile politikoek eta sozialek ematen diete lehentasuna, barrutietako kontseiluen bidez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120