Euskal Herriko Unibertsitateko DREAM ikerketa

Hizlariek antsietate maila desberdinak senti ditzakete hitz egiten ari diren hizkuntzaren arabera

EUROPA PRESS - 2018(e)ko apirilaren 3a, asteartea - 10:55etan eguneratua

Campus de la UPV/EHU en Leioa.

Leioako UPV/EHU-ko kampusa. (Foto: N.G.)

Galería Noticia

Campus de la UPV/EHU en Leioa.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) DREAM taldean egindako ikerketa baten emaitzen arabera, mintzatzaileek antsietate maila desberdinak senti ditzakete hitz egiten duten hizkuntzaren arabera.  Era beran, ikerketaren emaitzek zer erlazio dagoen antsietatearen eta beste zenbait faktore batzuen artean baieztatu dute , hala nola hiztunak berba egiten duen hizkuntzan daukan gaitasun maila, hizkuntza horren ziurtagiria, eleaniztasuna, generoa eta jakintzagai akademikoa.

BILBO. Ikerketa Alaitz Santos Berrondok egin du (Errenteria, 1988), bere doktore tesiaren barnean ("Anxiety in second and third languages: The case of adult multilinguals from the Basque Autonomous Community"), eta Jasone Cenoz EHUko katedradunaren eta Durk Gorter Ikerbasque Research Professor ikertzailearen zuzendaritzapean. Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak (MIDE) sailean egin dute ikerketa, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, EHUk jakinarazi duenez.

Oso ohikoa da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren artean ingelesez bertako norbaitekin hitz egiten duten lehenbiziko aldian barkamena eskatzea beren ingeles mailarengatik, eta "barkatu nire ingeles kaskarragatik" moduko esaldiak. Bada, Alaitz Santos EHUko ikertzailearen iritziz, garrantzitsua da esatea halako bitxikeriak "ohikoak" direla baita ingelesa ongi menderatzen duten eta ingeleseko hizkuntza ziurtagiriak dituzten pertsonetan ere.

DREAM (Donostia Research group on Education and Multilingualism) ikerketa taldeko ikertzaileak aztertu nahi izan du "zergatik blokeatzen diren hiztunak ingelesez hitz egitean, nahiz eta hainbat urtez ingelesa ikasten jardun diren". Ikerketaren helburua izan da antsietatea bera eta hizkuntzen ikaskuntzan antsietateak duen eragina ulertzen laguntzea.

Zehazki, unibertsitateko ikasleek eta profesional gazteek sentitzen duten komunikazio antsietatea ikertzea da ikerketaren helburua, EAEko hizkuntza-egoerarekin lotuta. Izan ere, EAEn, euskarak, gaztelaniak eta ingelesak bat egiten dute herritar askoren eguneroko bizitzan, hainbat egoeratan.

Hezkuntzako eta enpresa zientzietako 532 gazte profesional eta unibertsitariok hartu dute parte ikerketan. Bere emaitzek frogatzen dute erlazioa dagoela antsietatearen eta aztertutako zenbait faktoreren artean, hala nola parte hartzaileak hizkuntzan duen gaitasun maila, hizkuntza-ziurtagirien garrantzia (bereziki ingelesekoak), eleaniztasunaren rola, generoa eta jakintzagai akademikoak.

Alaitz Santosek nabarmendu du antsietatearen ikerketan ikuspegi eleanitza erabili dutela, alegia, "kontuan hartu dugu pertsona bakoitzak bere hizkuntza errepertorioan zer hizkuntza dituen eta hizkuntza horiek zer testuingurutan erabiltzen dituen".

ONDORIOAK

Hainbat ondorio atera dituzte ikerketan, eta Santosek haietako batzuk nabarmendu ditu. Ikerketaren arabera, tarteko maila duten parte hartzaileek komunikazio antsietate handiagoa sentitzen dute maila aurreratuko parte hartzaileek baino, eta, ikertzaileak dionez, "hori hiru hizkuntzatan gertatzen da". "Gure emaitzek agerian utzi dute antsietate maila altuenak hiztunen hirugarren hizkuntzan aurkitzen direla", esan du.

Horrez gain, ikertzailearen arabera, hiztunen eleaniztasuna oso onuragarria da "hizkuntza berri bat ikasi eta erabiltzeko, hizkuntzen ikaskuntzan hiztunek bereganatu dituzten esperientziaren eta estrategien ondorioz".

Unibertsitateko ikasleek antsietate handiagoa sentitzen dute ingelesez mintzatzean gazte profesionalek baino. "Litekeena da hori gertatzea hizkuntzarekiko esposizioan aldeak daudelako. Izan ere, batetik, litekeena da unibertsitatean ingelesarekiko harreman falta izatea eta, bestetik, gazte profesionalek beren lanpostuetan ingelesarekin borrokatu behar izatea", azaldu du.

Gainera, emakumezkoen jarrerak positiboagoak direla egiaztatu arren, alegia, hizkuntzaren ikaskuntzarekiko konpromiso handiagoa dutela, unibertsitateko emakumezko ikasleek antsietate maila altuagoak sentitzen dituzte ingelesez jardutean gizonezko ikasleek baino. "Alde hori ez dagokio emakumezkoen gaitasun mailari, patroi soziokulturalekin lotutako pertzepzioei baizik", Santosek zehaztu duenez.

Bestalde, bere hitzetan, "hizkuntza-ziurtagiriak lotuta daude parte hartzaileek beren gaitasun maila definitzeko moduarekin, eta erlazionatuta daude hizkuntzarekiko antsietatearekin".
EHUko ikertzaileek ikusi ahal izan dute hizkuntza ziurtagiririk ez daukaten parte hartzaileek komunikazio antsietate handiagoa dutela hizkuntza-ziurtagiria duten parte hartzaileek baino.

Azkenik, egiaztatu dute badirela alde esanguratsuak jarreretan eta komunikazio antsietatean jakintzagai akademikoen arabera (hezkuntza edo enpresa zientziak). "Alde horiek lotuta egon litezke ikasketa hizkuntza gisa ingelesa erabiltzearekin", gaineratu du.

Santosek azaldu du ikerketaren emaitzetan aldeak hauteman dituztela antsietatearekiko bigarren eta hirugarren hizkuntzak alderatzen direnean. "Horrek adierazten du hiztunek antsietate maila desberdinak izan ditzaketela hitz egiten duten hizkuntzaren arabera", esan du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120