Zirrikituetatik begira

Egunak

Josu Torre - Martes, 3 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

aUTISMOAREN Nazioarteko Eguna dela entzun berri dut irratian, lerro hauek idazten abiatu naizenean. Beste Egun bat -bai maiuskulaz- pentsatu dut. Ez dakit nire zirrikituak irakurle finik duen, izatekotan hainbat aldiz konturatuko zen Egunak ez ditudala gogoko. Beti edo gehienetan zer edo zer aldarrika-tzeko erabiltzen direlako, urte guztian egunero egiten ez dugun zerbait justifikatzeko bezala. Agian, horixe litzateke arrazoia. Eta ez ditut ildo horretatik apartatzen Martxoaren 8.a, ez Maiatzaren 1.a, ez Abenduaren 3.a, ez eta oraintsurengoko Aberri Eguna. Bestelakoa litzeteke denak ala denak jai ospetsuak egiteko balira, aldarrirako garaiak oroimenean erabiliz. Tamalez, emakumeek, langile orokorrak, euskarazaleak eta abertzaleak gai asko eta asko ditugu hobetzeko eta datorren urtean ere horretan ekingo diogu. 1970.eko hamarkadan “grisen” aurretik korrika ibiltzetik Plaza Barrian edo Iruñea -edo egoitza barruan, Podemosen kasuan- jai moduko bilerak egitera egin dugu eta pentsa dezagun aurrerago ere ekingo dugula horretan.

Aurrera egiteko ondo legoke atzera bigaratzea, 1970.eko hamarkadara alegia, ispiluaren irudiak abertzale mota guztiak batera ikusten ditudalako, arerio komun ziren, ‘grisen’ aurretik. Berdin Bilbon, Bergaran, Gernikan, Gasteizen, Iruñean edo nonnahi. Arestiko ilusioari uko eginez, aldarrika jarraitu behar dugulako eta, katalanei babesa ematetik hainbat haratago, geuri falta zaizkigun eskubideak eskatzea ahaztu gabe. Ahominean dabilena Katalunia eta zoritxarreko 155.a dira baina horren aurreko 154 arauak ongi beteko balira beste kuntu batez arituko ginake.

Non Andramari han Santamari esaten zigun gure amak gazte ginenean eta hori etorri zait gogora asteleheneko prentsaren lerroburuak entzuterakoan. EAEkoetan Aberri Eguna nagusiki azaltzen den bitartean, Nafarrokoetan bigarren mailako futbol talde baten emaitzak hartzen du protagonismoa eta Madrileko nagusian, Montero eta Iglesiasek politika utziko ote duten udazkenan jaiotzeko dauden bikiak zaintzeko aitzakia edo arduraz.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120