Brankaganetik kikuke

Zorra ordaindu gurean

Ramon Basaldua - Martes, 3 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:00h

borrar

Galería Noticia

borrar

Athleticekdenboraldi honetan San Mamesen ez irabaztea ez da albiste. Zuri-gorriak bost bider bakarrik izan dira garaile etxean jokatu dabezan hamabost partiduetan. Celtaren aurka, hiru puntuak lor-tzeko zorian egon ziran Zigandaren mutilak baina azkenean puntu bik ihes egin eben eta partidua galtzeko zorian be egon ziran. Azken emaitza garratza izan arren, Katedralean batu ginan apurrok pozik urten genduan estadiotik gure taldeak ondo jokatu ebalako eta garaipena eskuratzeko meritoak egin ebazalako. Celtaren aurkako partiduan erakutsitako jokoa aurreko partiduetan egin izan ezkero, Zigandaren taldea ez zan sailkapenean dagoan lekuan egongo, nabarmen gorago baino. Orain, baina, zortzi jardunaldi baino ez dira geratzen liga txapelketea amaitzeko eta zuri-gorriek ez dabe astirik izango denboraldi hasieran jarritako helburuak beteteko. Edozelan be, denboraldiari zapore gozoagaz agurtzeko helburua bete leikie Celtaren aurkako partiduan hasitako bidetik jarraitu ezkero.

Hogeta lau puntu geratzen dira jokatzeko liga txapelketan eta Athleticek zortzi puntura daukaz Europarako txartela emoten daben postuak eta hamabostera maila galtzekoak. Kontuak kontu, argi eta garbi esan geinke Athleticek ez daukala zer egin handirik sailkapenean huts gehiegi egin dituelako denboraldi honetan, San Mamesen jokatutako partiduetan batez be. Edozelan be, Zigandak eta bere jokalariek ondo baino hobeto dakie zor handi bat daukiela zaleekaz eta zor hori halan edo holan ordainduta amaitu gura dabe denboraldia. Zigandak ez dauz bete denboraldi hasieran jarritako helburuak eta ez nabil sailkapen kontuez berbetan, joko kontuez baino, zuri-gorrien jokoak ez dau-eta zaleen egarria bete. Jokalariak be, sarritan entzun doguz esaten ez dabela euren benetako mailea emon denboraldi honetan. Ba, zortzi jardunaldi daukiez aurretik zaleekaz daukien zorra ordaintzeko.

Athleticek garaipena merezidu eban Celtaren aurkako partiduan baina Zigandak partiduaren osteko prentsaurrekoan esan eban lez, denboraldi honetan zorteak ez deu-tse bape lagundu hainbat arlotan. Gauza gehiegi okertu dira eta zuri-gorriek oztopo gehiegi aurkitu dabez bidean. Azkena, Del Cerro Grande epailea izan da. Baina partiduko gauzarik kezkagarriena azken ordu laurenean gertatu zan. Athleticeko jokalariak indar barik, leher eginda iritsi ziran azken txanpara, aurkariaren oldarraldiari eutsi ezinik. Ez da ahaztu behar hamahiru egun igaro dirala zuri-gorriek aurreko partidua jokatu ebenetik. Kezkagarria benetan.

Kuko Zigandak bizi dauen egoerea ez da bape erreza. Denboraldia amaitzeko hile ta erdi geratu arren eta beste urte beteko kontratua sinatuta izan arren, inork ez dau nafarraren aldeko apostua egiten datorren denboraldirako. Athleticeko entrenatzaileak aitortu dauenez, ez dau egunkaririk irakurten ezta irratirik edo telebistarik entzuten. Ganera, garbi esan dau sare sozialak sobran dagozala berarentzat, oso kaltegarriak izan daitekezala azpimarratuta. Datorrena datorrela, Kuko Zigandak errespetu guztia merezidu dau profesional bikaina eta gizaseme zintzoa dalako.

Taldeko lau jokalari aitatu gura neukez amaitzeko. Kepa Arrizabalaga goi mailako atezaina dala erakusten ari da partiduz partidu. Ander Iturraspek bere mailarik onenean jokatzen dauenean Athleticen jokoak hobekuntza nabarmena eukiten dau. Behin baino gehiagotan esan dot Oscar de Marcos ez dala atzelaria eta igarri egiten jako, Celtak sartu eban golaren jokaldian lez. Taldeari erasoan asko emon arren, ez daukaz atzelari baten automatismoak. Eta Iñaki Williamsek ez daki ezker oinagaz jaurti-tzen eta hori onartuezina da eliteko jokalari batentzat.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120