GI-2132 errepidean

Hernanin gertatutako trafiko-istripu baten lekukoak eskatu dituzte

Istripuan bi gazte zauritu dira auto batek harrapatuta, eta autoak ihes egin du

DEIA - 2018(e)ko apirilaren 2a, astelehena - 19:51etan eguneratua

BILBO. Ertzaintzak gaur, astelehena, goizaldean, GI-2132 errepidean, Hernani parean, gertatu den trafiko-istripu bati buruzko informazioren bat eman dezaketen pertsonen laguntza eskatu du. Istripuan bi gazte zauritu dira auto batek harrapatuta, eta autoak ihes egin du.

Istripua goizaldeko ordu bat eta erdiak aldera gertatu da GI-2132 errepideko Oialumeko biribilgunean, Hernaniko udal-barrutian. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiren batengatik, 21 urteko bi gazte aurretik eraman ditu auto batek, eta gero alde egin du. Biktimak Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte. Batek aurpegian ditu zauriak eta besteak hainbat kolpe ditu. Hasiera batean ez dirudi aparteko larritasuna dutenik.

Zirkulazio-istripu hau argitzeko informazioren bat eman dezaketen lekukoak Ertzaintzako Gipuzkoako Trafiko Unitatearekin harremanetan jar daitezke honako telefono-zenbaki honen bidez: 943-539125.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120