Zirrikituetatik begira

Turistak arerio

Ana Urkiza - 2018(e)ko apirilaren 2a, astelehena - 06:00etan eguneratua

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

batzuei, bakarrik bizitzea gustatzen zaie. Herrikoekin. Gainontzekoen kontakturik gabe. Epidemietatik at edo. Turistak gorroto dituzte. Arerioak direla begitantzen zaie. Gure herri eta inguruak aldatzen dituztela. Gure izaera lapurtzen digutela. Turistei begira ipurdia galtzen dugula: bideak eginez, jatetxeak irekiz, museoak eraikiz… eta hau guztia gaizki iruditzen zaie, gure bizimodua aldatzea delako. Gu garenaren %100 ez dutelako antzematen turistek eta ideia koxkor batekin baizik ez direlako joaten. Beraien kakak garbitzen gelditzen garen sentipen hitsa dute.

Nik, oporraldi honetan, Euskal Herriko hiru hiriburu bisitatu ditut, areago ezagutzeko. Ahanzten hasiak nintzen jakingarriak berriro burura ekartzeko, nire herriaren maitaleago sentitzeko. Eta, bai, lekuan lekuko gastronomiaz gozatu dut eta bertako museoek jaso dituzten erlikiez. Eguraldiari ez diot kasurik ere egin, bertokoa bainaiz, eta badakit euriarekin kalean ibiltzen. Eta hiri horietara egindako bideak eskertu ditut, ia-ia ordu eta erdiko kotxe bidean Euskal Herriko edozein puntutan egoteko erraztasuna daukadalako. Eta izugarri poztu nau gure hiriburu eta herri askotako kaleetan turistak ikusteak. Horrek, ekonomia suspertzen duelako, gure herria erakargarria dela esan nahi duelako, eta bisitatzen gaituen turista bakoitza, gutaz hitz egingo duen puntu bat gehiago delako mapa mundian. Ni neu ere turista izan naiz gure hiriburuetako kaleetan.

Aurrera ez egitea, ez da bertan gelditzea. Ez da bertako edertasuna gorestea, ez eta bakartasuna erakustea eta indartzea. Aurrera ez egitea ez da originaltasuna gordetzea edo kutsaduretatik at bizitzea. Askatasuna ez den bezala bakarrik bizitzea. Bakarrik bizitzea ez den bezala arazoak ekiditea. Edo arazoak ekiditea, nortasun indartsuagoa izatea.

Aurrera ez egitea, atzera egitea da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120