'IN FOCUS' PROIEKTUAREN BITARTEZ

Bilbok Europako beste hiri batzuekin partekatuko du espezializazio adimenduraren eredua

Bilbok apirilaren 19an izango du jardunaldia, Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegian

DEIA - 2018(e)ko apirilaren 2a, astelehena - 21:20etan eguneratua

Bilbok Europako beste hiri batzuekin partekatuko du espezializazio adimenduraren eredua.

Bilbok Europako beste hiri batzuekin partekatuko du espezializazio adimenduraren eredua.

Galería Noticia

Bilbok Europako beste hiri batzuekin partekatuko du espezializazio adimenduraren eredua.

Europar Batasunak Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER) bitartez finantzatzen du In Focus proiektua, eta Bilbo izan du buru. Apirilaren 19an amaituko da, espezializazio adimenduaren bitartez tokiko garapena sustatzeko Europako hirien arteko sarean hiru urtez lanean aritu ondoren. Bizkaiko hiriburuak azken jardunaldia hartuko du egun horretan Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegian “Hiriek espezializazio adimendunak duten papera: lankidetzako eta maila anitzeko Gobernantza hiri-garapen ekonomikoa lortzeko” izenburupean. Bertan, In Focus osatzen duten hamar hirietako kargu publikoek hartuko dute parte

BILBO. Ekimenaren testuinguruan, Europako hamar hiri espezializazio adimenduan integratutako estrategiak garatzeko ikaste partekatuaren esperientzia garatzen ari dira. Bilboz gain, sarearen burua, honako hiri hauek daude bertan, besteak beste: Frankfurt (Alemania), Bucarest (Errumania), Bordele eta Grenoble (Frantzia), Turin (Italia), Porto (Portugal), Ostrava (Txekia), Bielsko-Biala (Polonia) eta Plasencia (Espainia).

Bilbon antolatuko den jardunaldiaz gain, In Focus proiektua garatu den bitartean, nazioaz haraindiko topaketak antolatu dira Ostrava hirian, bai eta Bielsko-Biala, Frankfurt, Bukarest, Bordele, Turin eta Grenoble hirietan ere. Topaketak ideiak, ezagutzak eta jardunbide egokiak partekatzea bultzatzeko helburuarekin antolatu dira, parte hartu duten Europako hirien kokapen orokorra eta hazteko gaitasuna indartzeko, bai eta espezializazio-estrategiak eskualdeko RIS3ren arabera lerrokatzeko ere, maila anitzeko gobernantzaren bitartez.

In Focus 2015. urtean abiarazi zen sarean dauden hirien enplegua sortzeko gaitasuna eta lehiakortasuna hobetzeko asmoarekin, eta ikuspegi ekonomiko berri batean daudelako egin zuten, espezializazio-estrategiekin bat etorriz. Azken finean, proiektuaren xedea da hiri-politika ekonomiko hobeak eta eraginkorragoak garatzea lehenetsitako enpresa-sektoreetan jarduera ekonomikoa sortu eta sendotzeko.

Nazioz haraindiko azken topaketa amaitu ondoren, hiru urteetan eskuratutako ezagutzak politika publikoetan eta jarduera zehatzetan islatuko dira, Tokiko Ekintza Plan integratu baten barne hartuko direnak.

URBACT

“In Focus” deritzona URBACT proiektuaren babespean garatutako ekimen bat da. URBACT Lurralde Lankidetzarako Europako Proiektu bat da, eta Europar Batasunak finantzatu du Eskualde Garapenerako Europako Funtsen eta estatu-kideen bitartez. Programa hori 2014-2020 programazio-aldian garatzen ari da.

URBACTek Europan hiri-garapen iraunkorrerako trukea eta ezagutza sustatzea du xede. Honako erronka hauek ditu: Europako hiriak suspertzea elkarren artean lan eginez hiriko arazoak ebatz ditzaten eta Europan hiri-politikak burutzeko konpromisoa hartu duten eragile guztien artean jarduketa egokiak, irakaspenak eta irtenbideak partekatzea. Helburu horiek lortzeko URBACT ekimenean hiru motatako esku-hartzeak garatzen dira: nazioaz haraindiko trukea, prestakuntza edo gaitasunen garapena eta kapitalizazioa eta hedapena.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120