1.000 euroen saria

2018ko Karmenetako kartela aurkezteko epea apirilaren 20rarte egongo da zabalik

Barakaldoko jaiak uztailaren 14tik 22ra ospatuko dira

DEIA - 2018(e)ko apirilaren 2a, astelehena - 12:13etan eguneratua

Amaia del Campo.

Amaia del Campo. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Amaia del Campo.

Karmenak gero eta gertuago daude, eta motorrak berotzen hasteko, Barakaldoko Udalak ireki berri du aurtengo jaietako irudia aukeratzeko lehiaketa. Beraz, herritarrek eta artista interesatuek, beren kartel proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte datorren apirilaren 20rarte. Bozkaketa herrikoi eta adituen epaimahai baten artean erabakiko da irabazlea, eta 1.000 euro irabaziko ditu.

Barakaldo jai giroz jantziko da uztailaren 14tik 22ra, eta nahitaez agertu beharko dira bi data horiek aurkeztuko diren lan guztietan. Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu beharko dute beren proposamena parte-hartzaileek. Gainera, CD batean kartelaren hiru digitalizazio ere aurkeztu beharko dituzte, 200 kb-ko JPGa, Mb1-eko JPGa eta azken inprimaketaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat.

"Gaia librea da, baina beti azpimarratzen dugun moduan, Karmenetako jai grina islatu behar du kartelak" adierazi du Nerea Caterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Drogomendekotasunen Prebentzio arloko zinegotziak.

Udaletxeko Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Drogomendekotasunen Prebentzio arloan, Udaletxeko behe solairuan (Herriko Plaza 1), aurkeztu daitezke lanak apirilaren 20rarte, 9:00etatik 14:00etara.

Karteletan ezingo da ikusgai egon egilearen izena. "Lanaren egilea zein den ez jakiteko eta epaimahaiaren erabakia guztiz gardena izan dadin, lanari atxikitutako gutun-azal batean idatzi beharko dira egilearen datuak" esan du Canterok.

Aurreko urtean bezala, Udalak barakaldarren kartel gustukoena zein den jakiteko, lan finalisten artean bozkatu ahalko dute herritarrek;kultur etxeetan egongo dira ikusgai kartelak. Azken erabakia hartzerako orduan, herritarren iritzia eta epaimahaiarena, biak hartuko dira kontuan. Epaimahaia arte munduko adituek eta Udal Jai Batzordeak osatuko dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120