Antzerkia

Antzerkiaz gozatu eta ikasteko astea

Euskarazko antzerkian ezinbesteko zita bilakatu da ADEL, Artedramak Aulestin duelahamahiru urtetik antolatzen duen topaketa. Aurten, apirilaren 2tik 7ra izango da zita

JULENE LARRAÑAGA - 2018(e)ko martxoaren 30a, ostirala - 13:30etan eguneratua

Antzerkiaz gozatueta ikasteko astea

Antzerkiaz gozatueta ikasteko astea

Galería Noticia

Antzerkiaz gozatueta ikasteko astea

ESTE behin, antzerkilari eta antzerkizaleen topagune bilakatu da Aulesti Pazko Astean. Artedrama Topaketen hamahirugarren edizioa egingo dute astelehenetik larunbatera. Ohiturari eutsiz, formazioa eta antzerki-programazioa uztartuko ditu ekimenak.

Prestakuntza saioetan izena eman duten ikasleek teatro-formazio intentsua jasoko dute astebetez, hainbat irakasle espezializaturen eskutik. Hala nola, Ander Lipus, Aiora Sedano, Oier Guillan, Javier Barandiaran, Pako Revueltas eta Iraitz Lizarraga eta Mizel Thèret arituko dira zeregin horretan. Aipatzekoa da matrikulazioak aurreikuspen onenak gainditu dituela, eskaintzen ziren plaza guztiak bete baitira.

Formazioan soilik ez, Aulestin egunero antzezlan bat ikusteko aukera izango da. Artedramak eta Le Petit Théâtre du Pain taldeek duela gutxi estreinatu duten Zazpi senideko lanak irekiko du emanaldien saila eta egunez egun antzezlan batez gozatzeko aukera egongo da. Hauexek dira programazioa osatzen dute obrak:

‘ZAZPI SENIDEKO’

Axut! - Artedrama - Le Petit Théâtre du Pain Astelehena, apirilak 2, 21:00etan, udal aretoan. Sarrera: doan. Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun gu horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

‘LEKEITIOAK’

Mizel Theret Asteartea, apirilak 3, 21:00etan, udal aretoan. Sarrera: doan. Mikel Laboak bere musikarekin egin zuen bezala, bakarkako dantza honetarako, Laboaren musikaren interpretazio aske bat proposatzen du lan honek, artifiziorik gabekoa, garrasiari lotua, soiltasunez egina. Bidaia bat, kantu eta dantzaren, mina eta esperantzaren, zoramena eta trinkotasunaren, garrasi eta askatasunaren bideetan. Bidaia bat bizitzatik heriotzara, edo beharbada, heriotzatik bizitzara. Oholtza huts batean, oihu dantzatua, intimoaren marketan.

‘ADARRETATIK ZINTZILIK’

Giltxikarro Asteazkena, apirilak 4, 21:00etan, udal aretoan. Sarrera: doan. 40 urteren ostean, atzera begirakoa egingo dute haur izandako lagunek. Oraindik ere, umetan bezala, astronauta izan eta galaxian galdu nahi dute. Baina, gure kantutegiko euskal txoriek bezala, espazio-ontziek ez dute hegan egitean. Euskal Herriko lau hamarkadetan bizitako dena zer ote da? Norberaren xalotasuna egiarik handiena izango al da? Ala, bestela, ziria sartu al digute?

‘OINGOAN BAI!’

Nisuna Osteguna, apirilak 5, 21:00etan, udal aretoan. Sarrera: doan. Dantzari edo nazioarteko kantari izan nahi zuen, kantariek eta abeslariek bidaiatu egin ohi dutelako, autoek Alemaniako errepideetan egiten duten bezala, noizean behin kanpotik bueltatzen zen bizilaguna bezala, noizean behin kanpotik bueltatzen zen bizilaguna bezala… Gertru denbora larregi egon da zain eta azkenik bai, bere burutik haratago doan bidaia egingo du oraingoan.

’KALE GORRIAN’

Barsanti Teatroa Osteguna, apirilak 5, 21:30ean, udal atarian. Sarrera: doan. Aitona-amona bikote bat etxe gabe geratzear dago. 40 urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxearen inguruan batu dira egoera horren lekuko izan eta, beharbada, kexatzeko. Justizia egingo al da?

‘BESAULKIAK’

Abarka antzerki taldea Ostirala, apirilak 6, 22:00etan, frontoian. Sarrera: 5 euro. 2036. urtea da. Estatuak erabakia hartu du jesarleku mota oro desagerrarazi eta herritar guzti guztiek besaulki berdina, estandar bat, erostea. Herriz herri eta auzoz auzo egingo dute kontzientziazio kanpaina. Gure herrian, Artekalen hasiko dira. Ander Lipusek zuzendu eta Gotzon Barandiaranek idatzitako obra honek etorkizuneko mundu batera eramango gaitu, erosokerian murgilduta bizi den gizarteari kritika eginez.

‘MISS KARAOKE’

Metrokoadroka - Pez Limbo Larunbata, apirilak 7, 22:00etan, frontoian. Sarrera: 5 euro. Miss Karaokek abesti bat kantatzeko enkargua jaso du eta urduritzen hasi da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehingotuagotuentzat kantatuko du? Zerk definitzen gaitu?

Identitatea aukeratu egiten da edo identitateak aukeratzen zaitu zu? Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120