Turismoa

“Gernika” marka sustatzeko errealitate nabarmendua erabiliko da

Udalerrian turismoa modu berri batean sustatzeko eta ahalik eta jenderik gehiengana iristeko helburuarekin

2018(e)ko martxoaren 30a, ostirala - 20:06etan eguneratua

“Gernika” marka sustatzeko errealitate nabarmendua erabiliko da

“Gernika” marka sustatzeko errealitate nabarmendua erabiliko da (gernika-lumo.net)

Galería Noticia

“Gernika” marka sustatzeko errealitate nabarmendua erabiliko da

Foru hiriko Turismo arloak, errealitate nabarmenduaren eta sakelako telefono marketing teknologiaren abantailari eutsi egin dio. Ekintzaren helburua, udalerrian turismoa modu berri batean sustatzea eta ahalik eta jenderik gehiengana iristea da.

“Gernika” marka turistikoa sustatzea oinarri, Turismo Bulegoak 360ºko hiru dimentsioko esperientzia estereoskopikoa garatu du, bisitaria oso-osoan murgilduko duena udalerriko baliabide turistiko desberdinen ezagubidean: Junta Etxea, astelehenetako azoka, Jaia Alai frontoia. Horretarako, Turismo Bulegoan bertan antiojo birtual batzuk eskainiko dira eta erabiltzaileak lekutik harago joan ahal izango du, errealitate digitala pantaila eta boz-goragailu batzuen bitartez jasotzeko. Mundu digitalean mugitu eta espazioarekin jokoan ibiltzearekin ia errealitatearekin bat egitea lortzen da. Amaia Garcia Turismo arduradunak dioenez, “360 graduko ikuspegiak helmugako ideia askoz zehatzagoa eskaintzen du, argazki katalogo batek eman dezakeena baino zabalagoa, antiojoekin erabiltzaileak norabide guztietan begira dezakeelako”.

Mikrobideoak eta QR-a

Gainera, kanpaina hori osatzeko, baliabide turistikoei buruzko mikrobideoak kaleratuko dira (Junta Etxea eta Gernikako Arbola, Chillida eta Henry Mooren eskulturak Europako Herrien Parkean, Euskal Herria Museoa, Andra Mariaren Eleiza, Picassoren Guernika margoaren horma irudia, Jai Alai frontoia, Nestor Basterretxearen eskultura, Merkatu plaza, Bakearen Museoa eta Pasealekuko eta Astrako babeslekuak), modu erakargarrian eta arinean baloratuak izan daitezen, 10 edo 15 segundoko bideok izan dira eta.

Erabiliak izango dira sare sozialetan zein udalaren web gunean, edota turismo foiletoetan QR-ak txertatuz, smarphone (Android, IOs) batekin enfokatu eta bideoak deskargatzeko aukera izango da. Ekimen berezi honen gailurra izango da spot bat, 136 segundoko iraupena izango duen bideo batean beste 11 bideoak jasoko dituena eta arestian esandako erabilera bera izango duena. Lau hizkuntzatan eratu den bideoa da, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, eta helburu nagusia da hirira letorkeenari bisita hobeto planifikatu ahal izateko tresna eskaintzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120