Irailean eta urrian egingo dira EKITALDIAK

Udalak ekintza ugarirekin ospatuko du Bilboko udal etxebizitzak erakundearen mendeurrena

25.000 familia inguru izan dira Udal Etxebizitzen erabiltzaileak mende horretan

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 30a, ostirala - 19:22etan eguneratua

Udalak ekintza ugarirekin ospatuko du Bilboko udal etxebizitzak erakundearen mendeurrena.

Udalak ekintza ugarirekin ospatuko du Bilboko udal etxebizitzak erakundearen mendeurrena.

Galería Noticia

Udalak ekintza ugarirekin ospatuko du Bilboko udal etxebizitzak erakundearen mendeurrena.

Bilboko Udalak, 2018an etxebizitza sozialaren kudeaketaren ehun urteko historia ospatuko du. Gaur egun, Etxebizitza Sailera, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearekin arduratzen da gestio horretaz.

BILBO. Bilboko etxebizitza sozialaren ehun urte horietan, 25.000 familia inguru izan dira udal jabetzako etxe baten erabiltzaile, alokairuan. Bilbotarren bost belaunaldik garatu dute beren bizitzako proiektua uriko Udalak kudeatutako pisu sozialetan.

Bilboko udal etxebizitzen multzoa Estatuko zaharrena da eta biztanleen araberako udal etxebizitzarik gehien daukan Estatuko udalerria da. Bilbok 4.100 udal etxebizitzatik gora dauzka alokairu sozialean. Horrek esan nahi du 83 biztanleko etxe bat dagoela, eta hori oso urrun dago beste hirigune batzuetatik, adibidez Madril (etxebizitza bat 996 biztanleko), Sevilla (etxebizitza bat 336 biztanleko), Zaragoza (etxebizitza bat 276 biztanleko), Bartzelona (etxebizitza bat 185 biztanleko) edo Málaga (etxebizitza bat 154 biztanleko).

Mendeurrena ospatzeko egingo diren jardueren aurkezpenean, Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun Politiken, Ingurumen, Etxebizitza eta Garapen Osasungarriaren koordinatzaileak nabarmendu du “mende bat betetzean garrantzitsua da ibilbide honetan Bilboko etxebizitza sozialaren kudeaketa publikoan parte hartu duten agente politiko guztien artean izan den erabateko adostasuna azpimarratzea, ados izan direlako edozein pertsonarentzat ezinbestekoa den beharrizan bat, etxebizitza, duintasunez eta modu eraginkorrean betetzeko moduan”.

Goyo Zurro, Etxebizitza Saileko zinegotzia eta Udal Etxebizitzak erakundeko presidenteak zehaztu ditu zeintzuk diren antolatu diren ekintza ugariak, uriko gizartearen eta lurraldearen kohesiorako balio handiko den gertakari honetan bilbotar guztiek eta batez ere udal etxebizitzetan bizi direnek parte har dezaten.

Martxoa eta apirila bitartean zuhaitzak landatuko dira Pikotamendin, hain zuzen ere 100 urki eta 20 haritz. Lekuari “Bilboko Udal Etxebizitzen Mendeurreneko Basoa” izena emango zaio.

Maiatzean, udal erakunde hori Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Estatuko Elkartearen urteko biltzarraren anfitrioia izango da. Biltzarraren ekitaldien artean, Elkarteko urteko sariak emango dira, etxebizitza sozialaren aldeko jardunbide onenak aintzatesteko. Mendeurrenaren urtean, Bilboko Udal Etxebizitzak hautagaitza aurkeztu du “etxebizitzen multzo sozialaren administrazio eta kudeaketaren arloko jardunbiderik onena” kategorian. Biltzar horretan, parte-hartzaileek Zorrotzaurre bisitatuko dute, bertan egingo baita uria hedatzeko hurrengo proiektu handia.

Ekainean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatutako BIA Urban Regeneration Forum-ean izango dira Bilboko Etxebizitza Saila eta Udal Etxebizitzak erakundea, “Paisaia Urbano Produktiboak” gaiarekin. Etxebizitzari emango zaio protagonismoa eta erreferentzia berezia egingo zaio Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearen mendeurrenari. Ekitaldi horren barruan, non Goyo Zurro, Etxebizitza Saileko zinegotzia eta Udal Etxebizitzak erakundeko presidentea arituko baita Bilboko Udalaren izenean, jarduera bereziak egingo dira Bilboko etxebizitza sozialen inguruan, adibidez ideien lehiaketa bat eta erakundearen presentzia daukaten guneen birgaitzeari buruzko tailerrak. Era berean, eta biltzarraren ekintzen artean, urrian inauguratuko den erakusketa bat antolatuko da Udal Etxebizitzen mendeurrenari buruz. Ibilbide historikoa, soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa egingo da 1918-2018 aldian zehar.

Mendeurrenaren ospakizun nagusian irailetik urrira egingo dira. Jarduera ludikoak eta kulturalak izango dira Otxarkoagan, Solokoetxen eta Torreurizarren: musika-emanaldiak, dastaketa gastronomikoak, Bilboko etxebizitza sozialaren ehun urteei buruzko erakusketak eta dokumentalak. Udal etxebizitzetan bizi diren pertsonak izango dira horien jasotzaileak. Urrian mendeurreneko erakusketa inauguratuko da eta mende honetan uriko etxebizitza sozialaren kudeaketa markatu duten gertakari gogoangarriak erakutsiko dira. Gainera, ekintza sozialak egingo dira, adibidez Alkateak Udaletxean hartuko ditu Bilboko Udal Etxebizitzak erakundean lan egiten edo lan egin duten pertsonak, eta bisita gidatuak egingo dira Bilboko Udal Etxebizitzetako eraikin garrantzitsuenetan.

Urrian, Campos antzokian egingo da mendeurrena ospatzeko ekitaldi nagusia eta etxebizitza sozialaren kudeaketaren zenbait arlotan beren lanagatik nabarmendu diren pertsonei eta erakundeei oroigarriak emango zaizkie.

Horrez gain, urrian Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Estatuko Elkartearen urteko jardunaldiak egingo dira Bilbon. Bertan landuko dira etxebizitza sozialaren kudeaketaren alderdirik garrantzitsuenak eta Estatuko hiri nagusietako adituek eta kudeatzaileek hartuko dute parte.

Azkenik, azaroan jardunaldiak eta hitzaldiak egingo dira adituekin, hainbat lekutan. Etxebizitza sozialaren kudeaketaren gai nagusiak landuko dira.

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAREN IBILBIDE HISTORIKOA

1918an, urian etxebizitza merke gutxi zegoen, eta Udalak Etxebizitzen Batzordea sortu zuen. Hain zuzen, Udalak etxebizitza merkeak eraikitzea eta haiek errentamenduan administratzea utzi zuen erakunde horren esku. Iraun zuen bitartean, Etxebizitzen Batzordeak hainbat etxe-talde eraiki zituen. Obrak egiteko, Udalaren funtsak eta Bizkaiko Aldundiaren, estatuaren nahiz aurrezki-kutxen diru-laguntzak eta maileguak baliatu ziren, bai eta erakundeak berak sortzen zituen diru-sarrerak ere.

1988. urtean, erakundea berritu eta eguneratu egin zen. Hala, Bilboko Udal Etxebizitzak sortu zen, izen orokor horretan izaera juridiko desberdineko bi erakunde biltzen zirelarik: Udal Etxebizitzak Toki Erakunde Autonomoa eta Udal Etxebizitzak Akziokako Sozietate Komanditarioa, 1940ko hamarkadan sortutako merkataritza-sozietate bat, non Bilboko Udala baitzen administratzaile bakarra eta bazkide gehiengoduna zen. Horrela, enpresek langileei etxebizitza emateko legezko obligazioa betetzen zen. Sozietate hori 2008. urtean desegin zen, eta bere ondarea Udal Etxebizitzak TEAra igaro zen. Erakunde hori baino ez zen geratu Bilbon, udal-politika aurrera eramateko tresna juridiko gisa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120