apirilaren 3tik 6ra bitartean jokatuko da

Bilboko udalak "Deporkoaga" areto futboleko XIII. txapelketa antolatzen lagundu du

Areto-futboleko txapelketa egun hauetan egingo da Bizkaian ligak etena egingo duela aprobetxatuz

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 31a, larunbata - 11:50etan eguneratua

Bilboko Udalaren “NI OTXARen alde - Yo con OTXAR” programa komunitarioaren barrukoa da.

Bilboko Udalaren “NI OTXARen alde - Yo con OTXAR” programa komunitarioaren barrukoa da.

Galería Noticia

Bilboko Udalaren “NI OTXARen alde - Yo con OTXAR” programa komunitarioaren barrukoa da.

Bilboko Udalak, Otxartabe Kirol Klubaren eta Kutxabanken laguntzarekin, areto-futboleko “Deporkoaga” txapelketaren XIII. edizioa prestatu du. Txapelketa Pio Baroja ikastetxean egingo da apirilaren 3tik 6ra (asteartetik ostiralera). Halaber, areto-futboleko partidak, hiru kategoriatan jokatuko dira: kadeteak, gazteak eta seniorrak. Partidak 16:30etan hasiko dira.

BILBO. Bilboko Udalaren “NI OTXARen alde - Yo con OTXAR” programa komunitarioaren barrukoa da. Programa horren bidez, Otxarkoaga auzoan bizikidetza eta bizimoduaren kalitatearen maila handiagoak lortu nahi dira.

BERRIKUNTZAK

Urteak aurrera joan ahala, txapelketa hau finkatuz joan da eta, gaur egun, inguruko kirol ekitaldirik nagusienetakoa da. Aurten berrikuntza ugari daude, hala nola, haurren kategoriako partidak. Horrez gain, senior mailako torneoaren formatua erabat berritu da, sei talderekin ligan.

Parte-hartzaileak Otxartabe Kirol Klubeko kategoria guztietako talde guztiak dira, Arabella, Elorrio, Pozgarri, Soloarte Coami eta Bilbo.

Senior kategorian azpimarratzekoa da Otxartaberen partaidetza;izan ere, denboraldi bikaina ari da egiten hirugarren mailan. Elorrio taldeak ere hartuko du parte. Gazteen kategorian, berriz, Bilboko taldeak izango dira aurrez aurre, hau da, Otxartabe eta Bilbo. Eguenean emakumeen arteko partida jokatuko da Otxartabe eta Bilboren artean.

Aurten, sarien banaketa apirilaren 6an (barikua) egingo da, 20:00etan, Pio Baroja ikastetxean. Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetzako zinegotzia eta Yeray Hernández, areto-futboleko jokalari profesionala izango dira sari-banatzaileak.

“NI OTXARen alde - Yo con OTXAR”

“NI OTXARen alde - Yo con OTXAR” ekimena, orain bederatzi urte hasi zen ‘IMAJINATU OTXARKOAGA’ programaren jarraipena da. Helburua, bizikidetzako eta bizimoduaren kalitatearen maila handiagoa lortzea da Otxarkoaga auzoan.

“Imajinatu Otxarkoaga” programak lortutako emaitza onek eta hobetzeko aukerak daudela egiaztatzeak erraztu dute “NI OTXARen alde - Yo con OTXAR” ekimenaren sorrera, gizartearen kohesiorako espazioak sortzeko eta sustatzeko partaidetzaren bidez.

"NI OTXARen alde - Yo con OTXAR" programa komunitarioak hiru urte iraungo ditu eta helburu bat izango du urtero. Horrela, bada, 2017an tokiko esparruan ari diren aktore guztiak inplikatuko dira auzoko Esku-hartze Estrategikorako Programa bat egiteko.

2018an, auzoan dauden sare formal eta informalen sistema guztiak konektatuko dira, haien arteko ezagutza eta kohesioa areagotzeko eta elkarbizitza baketsua erraztuko duten loturak eraikitzeko.

2019an, programaren hirugarren eta azken urtean, proposatutako ekintzak zabaltzeko unea etorriko da;ekintza horiek arlo politikoak, gizarte antolatuak eta herritarrek adostu eta kohesionatuko dituzte. Azken batean, Bilboko Udalak herritarren partaidetzako espazioak prestatuko ditu Otxarkoaga auzoko bizikidetza sustatzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120