PARTIDUA 21:30TAN HASIKO DA

Bilbobusek autobus-zerbitzu berezi bat eskainiko du igandean Bilbao Basketen partidurako

Linea berezi bat irtengo da Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara joateko

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 30a, ostirala - 11:58etan eguneratua

Varias unidades de Bilbobus circulando por la villa.

Varias unidades de Bilbobus circulando por la villa.

Galería Noticia

Varias unidades de Bilbobus circulando por la villa.

Bilboko Udalak, RETAbet Bilbao Basket taldearen zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Bilbao Arenako kantxarako joan-etorrietan. Horretarako, Bilbobusek linea berezi bat jarriko du igandean, apirilak 1 eta Bilbao Arenara joateko, Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da.

Horrela, bada, igandean, 12:30etan RETAbet Bilbao Basket - Iberostar Tenerife arteko partidua jokatzekoa denez, E7 linea 10 minututik 10 minutura irtengo da Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara, partidua hasi baino ordubete lehenago hasita. Partidua amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute partiduaren ondorengo minutuetan, Juan Carlos de Gortazar kaleko biribilgunean geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120