gaur,21:00etan, Plaza Berrian

Basque Festek Kepa Junkeraren azken lana ekarriko du Bilbora

Nazioarteko trikitilaririk ospetsuenak zuzenean aurkeztuko du 'Fok' diskoa

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 30a, ostirala - 11:10etan eguneratua

Basque Festek Kepa Junkeraren azken lana ekarriko du Bilbora.

Basque Festek Kepa Junkeraren azken lana ekarriko du Bilbora.

Galería Noticia

Basque Festek Kepa Junkeraren azken lana ekarriko du Bilbora.

Basque FESTek Bilbora ekarriko du Kepa Junkeraren azken diskoa, FOK, Euskadin egingo den zuzeneko lehenengo aurkezpenean. Bilboko trikitilariak bere musika-proposamen berria hurbilduko dio jendeari Plaza Berrian, 21:00etan. Proposamen horrek Katalunian, Valentzian, Balearretan eta Sardinian sustrai handiak dituzten melodiak lantzen ditu;beraz, kontzertuak Mediterraneoko musikan murgilduko gaitu, euskal soinu tradizionalak entzuten ditugularik.

BILBO. Kepa Junkeraren kontzertua gaurko egitarauko osagai nagusietako bat da, baina harekin batera aurtengo jaialdiaren berritasun batean parte hartzeko aukera dago gaur: bertsolaritza-tailerretan (Berreginen Museoan).

Trikitixak, panderetak, irrintziak eta txalapartak Mediterraneoko musika-tresnekin bat egiten dute, hala nola tarota, gralla, fabiola eta eltzagorra. Emaitza soinu berri eta sutsua da. Junkerak aitortu du une hauetan Kataluniak, Valentziak, Balearrek eta Algherok hartu dutela “haren musika-bihotza”, eta trikitixaz baliatzen da “kultura zoragarri eta, aldi berean, zabalegi” horietan murgiltzeko. Haren azken diskoa inspiratu duten lurraldeetako musikariak arituko dira Junkerarekin batera taula gainean, ‘Amics de Fok’ izenpean.

Bilboko Udalak basque FESTen musika-egitarau zabala eta kalitatezkoa eskaintzearen alde apustu egin du, eta horren adibide argia dugu musikagile bilbotarraren emanaldia, zeinak erakargarritasun oso berezi bat izango duen. Hain zuzen ere, lau gorputzeko altuera hartuko duen castell bat egingo du Plaza Berrian Muixeranga de la Safor-retik (Gandia) etorritako colla castellerak. Hainbat solairutako altueran luzatzen diren giza dorre horiek ikusgarriak dira benetan, eta Kataluniako nahiz Valentziako tradizioan ondo errotuta daude.

EÑAUT ELORRIAGAREN BARNE-UNIBERTSOA ETA BESTE PROPOSAMEN BATZUK

Gaurko egitarauan nabarmen gertatzen da, halaber, Eñaut Elorrietaren kontzertua. Kez Zazpi taldeko kideak bere bakarkako abestiak joko ditu Bilborocken, gaueko bederatzietan. Musikari eta musikagile gernikarrak bere azken diskoa aurkeztuko du xehetasun handiz prestatu duen zuzeneko kontzertu batean. Izan ere, haren azken lanak, Deserriko Kantak, musikariaren barne-kartografiako bideetan zehar eramaten gaitu. Besteak beste, aberria, erbestea eta bakardadea modu hunkigarrian azaleratzen dira haren abestietan.

Musikarekin jarraikiz, ‘Xalbadorren mintzoa Sound System’ ikuskizunaren emanaldia egingo da Azkuna Zentroan, 22:00etan. Ikuskizun horrek hainbat arte-diziplina uztartzen ditu: musika, dantza, olerkiak, kultura herritarra, bideo-proiekzioa eta antzerkia, hain zuzen ere. Bestalde, 22:00etatik aurrera, Yellow Big Machine, Lukiek eta Toc euskal taldeak arituko dira Kafe Antzokian. La Riberan ere zuzeneko musika entzun ahalko dugu Mikel Santiago &The Full Moon Banditsen eskutik, 20:00etan.

BERTSOLARITZAN HASTEA

Gaur, basque FEST jaialdiko aurtengo proposamen berri bat hasiko da: bertsolaritza-tailer didaktikoak. Horietan, parte-hartzaileek tradizio horren historia ezagutuko dute, bai eta gaur egungo eta etorkizuneko joerak ere, eta bertsoak sortzeko artean hasiko dira. Tailerrak Berreginen Museoan egingo dira: 17:00etan eta 19:00etan gaur, eta 11:00etan eta 13:00etan bihar, larunbata. Bi bertsolarik zuzenduko dituzte. Sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte, eta prestakuntza euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango da.

Bertsolaritza-tailerrei esker, basque FEST jaialdiaren eragin-eremua Bilbo Zaharrera eta San Frantziskora hedatu da. Gainera, alde horretan giro handia egongo da gaur ere Martzana kalean eta kaian: 13:00etatik 15:00etara, zuzeneko ikuskizunak eta DJak egongo dira, baita arratsaldean ere, 19:00etatik 21:00etara.

GAURKO BESTE HAINBAT PLAN

Areatza jaialdi-giro handieneko eremua izango dugu oraindik ere: adibidez, bertan egingo dira herri kirolen proba ikusgarriak, ‘Sport’ atalaren baitan. Horrez gain, zortzi euskal eskualde turistikotako –Arabako Errioxa, Enkarterri, Gorbeia, Lea Artibai, Urdaibai, Uribe, Goierri eta Tolosaldea– gastronomia-produktuak dohainik dastatzeko aukera izango dugu ‘Txoko Gourmet &Destinos Basque’ izeneko karparen barruan, bai eta horien erakarpen turistikoak ezagutzekoa ere. Gainera, aurten, berritasun gisa, eskualde horietako zenbait produktu berezi eta kalitatezkoak erosi ahalko dira.

Gaur goizean hainbat plan daude aukeran: herri-kiroletan hasteko tailerrak, dantza- eta pilota-ikuskizunak, hiriaren historia ‘Bilboko anfitrioi’ harrigarriek kontatuta, txotxongiloak Azkuna Zentroan eta kalejirak, besteak beste. Arratsaldean ere kaleko animazioa, herri kirolak eta dantza egongo dira Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegian, eta urtero hainbeste jende biltzen duen proposamena ere egingo da: Plaza Berriko erromeria. Gaur, Patxi eta Konpaniak girotuko dute, 18:30ean. Gauean, berriz, zuzeneko musika bihurtuko zaigu jaialdiko agertokietako protagonista.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Información relacionada

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120