"sehaska hutsak" kanpaina

62 familiak Bizkaiko adingabeen harrerarako sarean sartzeko balorazio-prozesuari ekin diote

Gaur egun 318 ume eta adoleszente familia-harreran daude Bizkaian

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 30a, ostirala - 11:34etan eguneratua

"Sehaska hutsak"kanpaina.

"Sehaska hutsak"kanpaina.

Galería Noticia

"Sehaska hutsak"kanpaina.

Iaz, Bizkaiko Foru Aldundiak, etxean umeren bat hartzeko prest dauden familiak aurkitzeko "Sehaska Hutsak" kanpaina abian jarri zuen eta, 62 familiak prest daudela adierazi dute Bizkaiko harrera-sarean sartzeko. Kanpainaren leloa "Benetan ez duzu lekurik etxean sehaska bat jartzeko?" izan da eta Bilbora, Eskuinaldera, Leioara eta Getxora (Algorta eta Areeta) eta Ezkerraldera heldu zen.

BILBO. Aldundiak familia-harreraren inguruko kanpaina honi ekin zionetik Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuak 705 dei jaso ditu Aldundiaren tutoretzapeko zentroetan dauden adingabeak etxean hartzeko aukerari buruzko informazioa jasotzeko. Pertsona horietatik 250 solasaldi informatiboetakoren batera joan dira;hori ezinbesteko baldintza da etxean umea hartu nahi dutenen balorazio eta trebakuntza prozesua hasteko. 62 familiak prozesuari ekin diote.

Urtebete iraun duen kanpaina honetako emaitzak Bizkaiko Foru Aldundiak 1997. urteaz geroztik familia-harrerako programaren barruan antolatu dituen zazpi kanpainetako guztietatik onenak izan dira. Aurreko gailurra duela hamar urte izan zen, 2008ko kanpainan. Kanpaina haren leloa "Haur guztiek familia behar dute. Honentzat PREMIAZKOA DA" izan zen, eta mezuaren ondoan umetxo baten irudia agertzen zen. Orduan, lehen hamabi hiletan 664 informazio-eskaera jaso ziren, eta 55 familiak harrerako prozesuari ekin zioten.

Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sánchez Roblesen ustez datu horiek argi eta garbi erakusten dute zein eskuzabalak diren bizkaitarrak: "Bizkaia eskuzabala da. Lurralde solidarioa da;konpromisoa dauka pertsonekin eta ez du ezikusi egiten. Ez du inor uzten atzean".

Sánchez Roblesek goraipatu egin du herritarrek sehasken deiari eman dioten erantzuna, baina gaineratu du Aldundiaren kanpainak ez daukala eperik ezarrita eta oraindik harrerarako prest dauden familia asko behar direla: "Atzean adingabeak hartzeko prest dauden pertsona eta familia gehiago behar ditugu, beti baitago beharrizana. Horregatik, oso  garrantzitsua da erakundeek honelako kanpainak egitea adingabeak etxean hartzeko gertu dauden familiak aurkitzeko".

Gaur egun 318 ume eta nerabe daude familia-harreran Bizkaian: 218 familia zabalean (aitona-amonekin eta osaba-izebekin, batez ere) eta gainerakoak (ehun inguru) beste familia batekin. Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sánchez Roblesek gogorarazi du une honetan 475 adingabe daudela Aldundiko tutoretzapeko zentroetan, "eta horietako asko ederto asko bizi litezke harrera-familia batean". "Umeok ez dute haurtzaro normala;izugarri sufritu dute". "Umea etxean, familian, hartzen duenak abegi egiten dio: zaindu, eroapena izan,  ulertu, eta batez ere laguntza eman, beharrean dago eta".

Babes-neurria, aukera

Familia-harrerak haur bati eskaintzen dio, behar den denboran, afektua, ardura eta laguntza ematen dizkion ingurune batean hazteko aukera, adingabeari harrera-familia batean garatzen eta integratzen laguntzeko asmoz, familia horretako kide bat izango balitz bezala. Halaber, guraso biologikoekiko harremanei eutsiko diete, bai eta hobetu ere, eta itzultzeko prozesuari lagunduko zaio, ahal denean, harrera ez baita adopziorako bidea, Foru Aldundiak azpimarratzen duen bezala. Harrera aldi baterako babes-neurria da: familia egonkorra, atsegina, normalizatua eta egokia ematen die adingabeei, hezkuntza jarraibide argiak dituena. Halaber, adingabeei lotura berriak ezartzen, maila fisikoan zein emozionalean hobetzen, familia-eredu egoki bat ezagutzen eta beren nortasunari eta gurasoekiko harremanei eusten laguntzen die.

Kontaktua

Bizkaiko Foru Aldundiaren Familia-harrerako programarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eta helbide elektronikoa hauek dira: 944 470 737 / acogimientofamiliar@bizkaia.eus. Horrez gain, Aldundiaren webgunearen bitartez ere harremanetan jartzeko aukera dago: www.bizkaia.eus.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120