JokoTeknia jardunaldia

Euskarazko bideojokoak aztergai izango dira Bilbon

JokoTeknia jardunaldia maiatzaren 12an egingo da Azkuna Zentroko Bastida aretoan

E.P. - 2018(e)ko martxoaren 29a, osteguna - 06:00etan eguneratua

Iurdana Acasuso eta Urtzi Odriozola.

Iurdana Acasuso eta Urtzi Odriozola. (Azkue Fundazioa)

Galería Noticia

Iurdana Acasuso eta Urtzi Odriozola.

Jokoteknia Euskarazko Bideojokoen I. Jardunaldia maiatzaren 12an (larunbatan), izango da Bilbon, Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Hemengo industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egitea eta hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea dira Game Erauntsia elkartearen eta Azkue Fundazioaren helburu nagusiak. 

Bilbo. Urtzi Odriozola Game Erauntsia elkartearen presidenteak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Hitzarmenaren helburua bertako kultura eta industria bultzatzea da, euskararen abiapuntutik eta euskaraz egiten den bertako bideojokogintza kultura indartzeko. Bi erakundeetako ordezkariek elkarlana urteetan zehar iraunkorra izateko lanean jardungo dutela azpimarratu dute akordioaren aurkezpenean.

Elkarlan horretatik abiatuko da Jokoteknia antolatzea. Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideojokoei buruzko jardunaldia da. Jardunaldiaren helburua, bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango da.

Horretarako, Jokoteknia jardunaldian euskal bideojokogintza industriaren aditu, ikasle eta jokalariak bilduko dira, egun dauden proiektu interesgarriak ezagutu ahal izateko, industriaren diagnostiko bat egin eta etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoz. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko dira.

“Aukera bikaina izango da bideojokoen munduko arlo ezberdinetako jendea elkar ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko”, ziurtatu dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120