Zirrikituetatik begira

ELA berria

Josu Torre - 2018(e)ko martxoaren 29a, osteguna - 06:00etan eguneratua

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

NeKAZARI edo baserritarren EHNE sindikatuaz harreman hurbila izateko aukera izan nuen, langintza hori bizi bide hartu nuenean. Ortu eta loregin-tzan buru belarri murgildu nintzenez eta, nire bizibidetik harago, sektorearen ordenatze eta garapena ortzmugan nuenez, sindikatura bideratu nintzan babes eta aholku bila. Bai jaso ere. Bilerak egiteko tokiak, arau edo lege irakaspen, laguntzak eta abar. Izan ere, ederra litzateke gu geurean murgiltzea, ekoizpenean alegia, eta paper kontu horiek beste inork egitea.

Ahala edo boterea galdu gabe baina hauek bideratzeko ildoa markatuz. Barre algara egiten genuen sarri, ia menpeko langile bakarrik ez zuen kideek, EHNE horri sindikatua dei-tzea, alegia enpresarioen kluba izan beharrean. Jabe xumeak baina edozein kasutan inoren pean ez geundenak. Aurretik, oraindik ikasle gaaraian, CCOOren inguruan izena emana nuen, komunisten erakunde horretan fakzio bat baino gehiago izaki, bata edo bestearen alde indar egiteko. Gerora, demokraziaz, asko ugaritu eta indartu da sindikalgintza eta garai haieta ELA-STV bakanetik, euskal munduan ere bai.

Indartu ez ezik, dagozkion eremuetatik landa ere joan ote den nago. Arretaz jarraitzen dut egunotan, EHan maioritario den sindikatua eremu politikoa zuzenean txertatzen ari den indar eta asmoz. ELA, urte askoz, EAJko militante edo hurbilekoen babeserako erakundetzat zegoen eta gaur egun, aholkutik haratago, bai Bildu eta bai EAJri aginduak eta mehatxuak egitera ausartu da.

Haien arteko harremanak markatu nahian. Lehen demokrazia ahal bideratzeko hiru botere mota, orain sindikatoarena gehitu beharko dugu, EHan behintzat. Dagoenko berton dugun Aberri Egunerako ere, Txikiren konsigna klaroa eta autonoma da, “soziala, subiranista eta alde bakarrekoa” izan behar duela aldarrikatuz, eskari horiek haienak soilik bali-tza bezala. Botere politikoen bereiztearen aldekoa naiz. Ez dut Llarena epailerik ez sindikaturik nahi politika zuzenean. Sortu dezala alderdi bat Txiki jaunak eta laister konturatuko da ELA berri hori, eleberri bihurtzen dela.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120