euskal kultura

AIKO Taldeak bi parte hartze izango ditu aurten Basque Fest jaialdian

Bilbora datozen bisitariek euskal dantza ezagunen pausoak ikasi ahal izango dituzte

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 29a, osteguna - 18:49etan eguneratua

#Jotamentala AIKO TaldeaVER VÍDEOReproducir img

(Aiko Taldea)

Galería Noticia

#Jotamentala AIKO TaldeaReproducirAIKO Taldeak bi parte hartze izango ditu aurten Basque Fest jaialdian.

AIKO Taldeak, musika eta dantza tradizionalaren hedapenean eta zabalkuntzan lan egiten duen maisu kolektiboak, bi parte hartze izango ditu aurtengo Basque Fest jaialdian, euskal kultura eskainiz Bilboko Aste Santua jarduerez beteko duen hitzorduan. Taldeak bi erromeria eskainiko ditu, bat Plaza Barrian eta bestea, Artxanda mendian.

BILBO. Bilbotarrek eta bisitariek giro dibertigarrian eta alaian dantza eginez gozatu ahal izango dute. Horretarako behar den gauza bakarra gogoa izatea eta dantzan egitea da. Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Txus Aranburu (akordeoia) musikariek eta Patxi Laborda dantza maisuak bertaratutako guztiak alaituko dituzte, dantza egiteko musika errepertorio zabalarekin. Ez dira faltako jauziak, jotak, porruak, mazurkak, pasodobleak, balsak, tangoak, eta abar luzea.

AIKOren bi erromeriak Basque Fest jaialdiaren barruan daude. Kultura, turismo eta gastronomia arloko ekimen handi horrek tradizioa eta modernotasuna, egungo Bilboren nortasun zeinu biak, uztartuko ditu, euskal kulturaren ikuspegi zabala eskainiz Aste Santua gure Hiria ezagutzeko baliatzen duten bisitari ugariei.

Erromeriei esker, Aste Santuan Bilbora datozen bisitari ugariek euskal dantza ezagunen lehenengo pausoak ikasi ahal izango dituzte eta parte hartze aktiboa izango dute. Horren guztiaren helburua, gure kulturara hurbiltzea eta horren berri ematea da, ahalik eta modurik hoberenean: esperimentatuz.

AIKO taldea, dantza tradizionala pasioz bizi duten musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboa da, eta hamar urte baino gehiago daramatza dantzaren hedapenean lanean, mota guztietako jardueren bidez: interpretatuz, dantza eginez, irakatsiz, grabatuz, ikertuz… Lan horietan guztietan BBK Fundazioaren lankidetza du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120