323.050 euroko lizitazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratuaren obrak lizitatu ditu

Zentroak proiektuaren komunikazio sistemetan aurrerapen teknologiko berrienak izango ditu

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 29a, osteguna - 12:22etan eguneratua

Bizkaiko Foru Aldundiak Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratuaren obrak lizitatu ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratuaren obrak lizitatu ditu. (BFA)

Galería Noticia

Bizkaiko Foru Aldundiak Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratuaren obrak lizitatu ditu.

Proiektu honen lizitazio publikoa, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da. 323.050 euroko lizitazioaren aurrekontuagatik, proiektuaren komunikazio sistemetan aurrerapen teknologiko berrienak izango ditu. Proiektu honen helburua, larrialdi egoeretan esku hartzen duten sail eta foru zerbitzuak koordinatzea da. Halaber, Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratua Uriosteko suhiltzaile etxe nagusian egongo da.

Bizkaiko Foru Aldundiak Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratua egongo den espazioa berregokitzeko obrak kontratatzeko prozedurari hasiera eman dio, gehienez ere 323.050 euroko lizitazioaren aurrekontuagatik. Proiektu estrategikoa da legegintzaldi honetan, eta beraren helburua larrialdi egoeretan esku hartzen duten Foru Aldundiko sail eta zerbitzu guztien arteko koordinazio puntu bakarra izatea da. Hauek dira sail eta zerbitzu horiek: Foru-suhiltzaileak, baso-agenteak, errepideetako arduradunak eta gizarte zerbitzuak, besteak beste.

"Aldundiaren menpekoak diren eta gehiago edo gutxiago larrialdi egoeretan esku hartzen duten eragile ezberdinak batzea da hain zuzen ere Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratua sortzeko oinarria" azpimarratu du Ibone Bengoetxeak, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko diputatuak. "Horiek guztiak koordinatzea ezinbesteko faktorea da hain zuzen ere esku-hartzea martxan jartzeko, eta obrak lizitatuz erabateko pausoa eman dugu proiektu estrategiko hau errealitate bihurtzeko". Lanak uda baino lehen hasiko dira.

Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratuak 200 metro karratuko azalera izango du gutxi gorabehera eta zentro modernoa izango da espazio fisikoaren egokitzapenari dagokionez. Hormak beirazkoak izango dira (informatikako ekipamendua egongo den aretoa barne), espazio bakarraren eta bisualki handiaren sentsazioa emateko.

Zerbitzari informatikoetako aretoaz gain, honako gela nagusiak izango ditu:

Komunikazio zentroa: bertan sei operadore lanpostu eduki daitezke, eta bertan koordinatuko da arreta, eta larrialdiei erantzuna emango zaie hiru faseetan (abisua, jarraipena eta ixtea).Aginte gela, zerbitzu bakoitzeko zaintzako arduradunentzat hiru leku izango dituena: Suhiltzaileak, basozainak eta hirugarren bat foru Errepideen Zerbitzurako, hala badagokio. Krisiak kudeatzeko mahaia, larrialdi egoerak koordinatzeko organo tekniko eta politiko gorena izango dena, analisirako eta erabakiak hartzeko.

Laguntza teknikoa emateko eta administrazio lana egiteko gelak, arlo bi horietako langileak batuko dituztenak.

Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratuan gainera, komunikazio arloko azken aurrerapen teknologikoak egongo dira. Ahotsa sartzeko eta datuen kanal propio independentea izango du, eta TETRA antenen sistema berritua baita ere, instalatu beharreko antenen kopurua gutxitzen duen igorgailuak batzeko ekipamendu berria ezarriko delarik.

Komunikazio zentroan eta Krisiak kudeatzeko mahaian bi videowall eta 84 hazbeteko ukimen pantaila egongo dira, hurrenez hurren.

Uriosten kokatuko da

Nahiz eta diseinu fasean zenbait kokapen aztertu ziren (horien artean zegoen Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarreko kontrol zentroa), azkenean Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratua Uriosteko suhiltzaile etxe nagusiko eraikin administratiboan kokatuta egongo da. Kokapen hori aukeratzeko orduan, jada egina dagoena eraikina izanik, kontutan hartu dira besteak beste, segurtasun irizpideak, eraginkortasuna eta irisgarritasuna.

Hala, Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratua Bilbo Handiko erdigunean kokatuta egongo da, Nerbioi ibaiko eskuin aldeko eta ezker aldeko hiriguneetatik oso gertu, eta eremu horretan gertatzen dira hain zuzen ere Aldundiko Larrialdi Zerbitzuetako esku-hartzeen % 63. Garrantzi handiko larrialdia gertatzen bada, Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integralera joateko errepide independenteak erabili ahal izango dira, besteak beste, A-8 errepidea, Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarra eta N-634 errepidea, ibilgailu arin eta astunentzako direnak.

Izan ere, Uriosteko parkeko azpiegitura diseinatu zenean, kontuan hartu zen kamioiak sartzeko egokia izatea. Bestalde, heliportu bat kokatzeko eta ibilgailuak aparkatzeko nahikoa espazio dago, eta eremua segurua da, ez dago uholde arriskurik eta gertakari kimiko larrien eraginpeko eremutik kanpo dago. Altueran kokatuta dagoenez, telekomunikazioak errazagoak dira, eta ingurua urrutitik ikusi daiteke.

"Larrialdiak Kudeatzeko Zentro Integratua abisuak sartzeko puntu bakarra izango da, eta dudarik gabe hobetu egingo du foru arlo ezberdinen arteko koordinazioa, nagusiki larrialdiak kudeatzeari dagokionez lotura handiena dutenena, hau da, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila. Horrez gain, esku-hartzearen jarraipen koordinatua egitea ahalbidetuko du. Legegintzaldi honetako proiektu estrategiko bat da" esan du azkenik Ibone Bengoetxeak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120