Zirrikituetatik begira

Igandeko albisteak

Rikardo Arregi - 2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 06:00etan eguneratua

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

TeLEBISTA espainiarren manipulazio gero eta lotsagabekoagoa, gero eta txarragoa, ahantzi nahian, ETBko albistegien zain geratzen naiz Carles Puigdemonten atxiloketaren berri gehiago izan, Katalunian gertatzen ari denari buruz informazio apur bat jaso, hemengo alderdien adierazpenak entzun eta herri askotan izan diren elkarretara-tzeak ikusteko. Inprobisazio kutsua du denak (ulergarria izan daiteke), eta ETBk Bartzelonan dituen kazetari on horiek salbatzen dute saioa. Dena oso azkarra izan da, azkarregia, eta akats nabari batzuekin (infografia batean Finlandiatik Danimarkara doan gezi bat, gainean hegazkina duena, ager-tzen da, ezaguna zenean, ordurako, Puigdemontek ez zuela hegazkinik hartu), dena azkarregia, aldez aurretik iganderako prestaturiko albiste segidarekin hasteko presa izango balute bezala.

Eta hala izan da, nire harridurarako Katalunia albo batera utzi eta berehala hasi dira prozesio katolikoei buruz hitz egiten: Gipuzkoako ez dakit zein herritan prozesioa berreskuratu dutela berrogei urte eta gero (erreportajea luzea da, elkarrizketak daude, clergyman daraman bat agertu da), Bizkaiko ez dakit zein herritan ez dakit zer egin behar dutela, prozesio berriak daudela aurten Bilbon (erreportaje gehiago, elkarrizketa gehiago), Gasteizen arazoak izan dituztela eguraldia dela eta;gauza luzatzen da. Nik, eta hau guztiz pertsonala da, beldur atabikoa diet txikitatik prozesioei;orain, beldurrak apur bat uxatuta, prozesioak kutreak direla pentsatzen dut, besterik gabe.

Hirugarren albistea klasiko bat da: Loiuko aireportua. Euskal Herriko kazetaritza fakultateetan egongo da dagoeneko irakasgai bat oporraldiak edo zubi luzeak dauden bakoitzean Loiuko aireportuari buruzko erreportajeak egiten ikasteko, genero berri bat da: datuak (iaz baino ez dakit zenbat hegaldi gehiago), elkarrizketak (sakonak eta interes handikoak), ain-tza turismoari eta abar. Uste dut ETBk kazetari bat eta kamara bat, gutxienez, hor dituela, aireportutik atera barik oporrak bukatu arte.

Etsiturik, egunkariak ireki ditut interneten.

etiquetas: rikardo arregi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120