proiektu berritzailea

BBK-k, Foru Aldundiak eta Aldrebesa-k `Gazte Txanpon Soziala´ abian jarri dute

Prozesua 16 eta 25 urte arteko gazteentzat da eta gizarte-konpromiso komunitarioa saritzeko sistema diseinatu eta kontrastatu gura du

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 17:19etan eguneratua

BBK-k, Foru Aldundiak eta Aldrebesa-k `Gazte Txanpon Soziala´ jarri dute martxan.

BBK-k, Foru Aldundiak eta Aldrebesa-k `Gazte Txanpon Soziala´ jarri dute martxan.

Galería Noticia

BBK-k, Foru Aldundiak eta Aldrebesa-k `Gazte Txanpon Soziala´ jarri dute martxan.

Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK-k eta Aldrebesa elkarteak, `Gazte Txanpon Soziala´ egitasmoa gaur aurkeztu dute Bilbon, proiektu berritzaile eta aitzindaria pizgarri sozial legez, zera komunaren kontzientzia sorrarazi nahi duena Bizkaiko gazteen artean. Halaber, proiektuaren helburua, gazteen proposamenak kontrastatzea eta balioztatzea da.

BILBO. `Gazte Txanpon Soziala´ prozesuaren garapenak, bere sustatzaileek azpimarratu dutenez, “gazteen gizarte-lana erraztu eta bultzatuko duen saritze-sistema bat diseinatzea" bilatzen du. Prozesuak, erabiltzaile izan daitezkeenekin batera, besteak beste, `Gazte Txanpon Soziala´ren funtzionamendua zehaztu gura du, baita sisteman sartu beharreko funtsezko elementuak eta motibazioak ere.

“Txanpon" hitza erabili arren, proiektuan ez da sartzen eskudirua erabiltzea, baizik eta kreditu edo puntuen sistema ezartzen da, ondasun eta zerbitzuekin trukatu ahal izango direnak. Prozesuarekin bat egitera gonbidatuko dira erakundeak, enpresak eta saltegi laguntzaileak, eta horiengandik hobariak eta onurak lortzeko ere erabili ahal izango da.

Proiektuaren oinarrian dauden printzipioak aniztasunaren arreta, ordezkagarritasuna eta egingarritasun edo erabilgarritasuna daude.

Proiektuak Bizkaiko gazteen artean komunitatearekiko konpromiso sozialaren kultura bultzatu gura du, herrietan edo eskualdeetan egiten diren jardueren bidez. Bestalde, kultura

Argibide gehiago:

hori oso sustraitua dago gure herrialdean, Espainiako estatuko gazteen asoziazionismo eta borondatezko lanaren indizerik handienetako bat baitago hemen.

Lehenengo etapan, lau jarduera-eremu ezarri dira proiektua inplementatzeko: lehenengo eremua belaunaldien artekoa, bigarren eremua kulturen artekoa, hirugarrena kulturari dagokiona (lurraldearen kultura-dinamizazioan parte-hartzea du ardatz) eta azken eremua hizkuntzarena, zehazki euskararena, da. Lehenengo hirurek dimentsio egituratuagoa dute, eta hizkuntzaren eremuak, euskararen erabilerari dagokionak, beste guztiak zeharkatzen ditu.

Sistema honek, gazteen kolektiboaz gain, aipaturiko lau jarduera-eremuetan lan egiten duten erakundeen parte-hartzea eskatzen du, baita beste erakunde eta enpresa batzuena ere, pizgarriak eskaintzeko ardura izango dute eta. Erakunde hauek prozesuan parte hartzera gonbidatuko dira, beraien ekarpenak jasotzeko ekainean zehar.

Proiektuan ezarritako parte-hartze prozesuak 4 lan-fase ditu: lehenengoa prestakuntzakoa, eta horretan dihardute gaur egun sustatzaileek;ondoren, erakartze- eta aktibazio-faseak etorriko dira apiriletik uztailera: guztira 200 gazte mobilizatu gura ditu Bizkaiko eskualdeetan zehar, `Gazte Txanpon Soziala´ren diseinuari begira beraien ekarpen eta proposamenak jasotzeko. Prozesua amaitzeko, irailean eta urrian, gazteen kolektiboarekin batera, baita enpresa, saltegi eta erakunde laguntzaileekin ere, `Gazte Txanpon Soziala´ren lehenengo bertsioaren sorkuntza eta prototipatze fasea izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120