50 sarrera bikoitza

Europako errugbi finaletarako sarreren zozketa apirilaren 17an egingo da

Oraingoz 12.000 bizkaitar inskribatu dira Aldundiaren ekimenean

2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 17:31etan eguneratua

Jon Rahm inaugura las porterías de rugby en San Mamés

Jon Rahm, San Mamesen. (EFE)

Galería Noticia

Jon Rahm inaugura las porterías de rugby en San Mamés

Challenge Cup eta Champions Cup txapelketen finaletara joateko 50 sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko izena emateko epea, apirilaren 13an amaituko da. Oraingoz, 12.000 bizkaitar inskribatu dira Aldundiaren ekimen honetan. 

Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 17an egingo du Champions Cup eta Challenge Cup txapelketen finaletara joateko herritarren eskura jarri dituen 50 sarrera bikoitzen zozketa. Europako errugbi talde garrantzitsuenen bi txapelketa horien finalak maiatzaren 11n eta 12n jokatuko dira San Mamesen, eta Bizkaiak aurten hartuko dituen nazioarteko ekitaldietako lehenengoa izango da.

Dagoeneko 12.000 bizkaitar baino gehiago inskribatu dira www.bizkaia.eus web-orrian, zozketan parte hartzeko. Baldintza bakarrak dira bizilekua Bizkaian izatea eta helbide elektroniko bat izatea. Horrez gainera, formulario bat bete behar da Aldundiaren webgunean. Inskribatutako pertsona bakoitzak zenbaki bakar bat izango du zozketan parte hartzeko. Izena emateko epea apirilaren 13ko 14:00etan amaituko da, eta sarreren zozketa lau egun geroago egingo da, notarioaren aurrean.

Sarreren behin-behineko adjudikazioa www.bizkaia.eus webean argitaratuko da, izena ematerakoan jarritako helbide elektronikoaren bidez jakinaraziko da, baita telefonoz ere, datuak egiaztatuko ahal izateko. Saririk lortu ez duten zenbakiek ordezkoen zerrenda osatuko dute, zozketan ezarritako hurrenkeraren arabera. Aldundiaren web-orrian kontsultatu ahal izango da ordezkoen zerrenda.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120