Aste Santuko domekan ere egingo dira

Bilboko Udalaren dantzaldiak Kasillako pabilioian egingo dira apirileko igande guztietan

  • Dantzaldiak Aste Santuko igandean ere egingo dira
  • Aisialdiko jarduera da uriko adinekoentzat, euren bizimoduaren kalitatea hobetu eta zahartze aktiboa sustatzeko
  • Sarrera doakoa izango da. Ordutegia: 18:00-21:00

DEIA.COM - 2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 11:31etan eguneratua

Bilboko Udalaren dantzaldiak Kasillako pabilioian egingo dira apirileko domeka guztietan

Bilboko Udalaren dantzaldiak Kasillako pabilioian egingo dira apirileko domeka guztietan

Galería Noticia

Bilboko Udalaren dantzaldiak Kasillako pabilioian egingo dira apirileko domeka guztietan

BILBO. Bilboko Udalak antolatutako dantzaldiak Kasillako pabilioian egingo dira apirileko domeka arratsaldeetan, Aste Santuko domekan ere bai. Funtsezko hitzordu bilakatu dira uriko adineko askorentzat.

Astero orkestra bat arduratuko da domeka arratsaldeak alaitzeaz 18:00etatik 21:00etara bitartean.

Udalak apustu irmoa egin du adinekoen bizimoduaren kalitatea hobetuko duten jarduerak bultzatzeko eta sustatzeko. Dantzaldi horiekin, Bilboko Udalak uriko 81.200 adineko baino gehiagori espazioak eskaintzen dizkie aisialdia emateko ez eze, bizimodu osasuntsurako eta zahartze aktiborako ohiturak garatzeko ere.

DANTZALDIAK APIRILEKO DOMEKETAN

Apirilaren 1ean: Kasillako Pabilioian, 18:00-21:00. Dantza orkestra.
Apirilaren 8an: Kasillako Pabilioian, 18:00-21:00. Jamaika orkestra.
Apirilaren 15ean: Kasillako Pabilioian, 18:00-21:00. Galea orkestra.
Apirilaren 22an: Kasillako Pabilioian, 18:00-21:00. Pergola orkestra.
Apirilaren 29an: Kasillako Pabilioian, 18:00-21:00. Maran orkestra.

Doakoak dira dantzaldietako sarrera guztiak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120